Partidu aurrea

Beste martxa bat sartzeko unea

Osasunak hilabete baino gehiago darama etxean irabazi gabe, eta gaur bolada hori eteten ahaleginduko da, Alcorconen aurka. Irabazita ere ez du lidertza eskuratzerik izango, Huescak 3-0 irabazi baitzion atzo Teneriferi. Lillo zigortuta denez, litekeena da Diego Martinezek bost defentsako lerroa erabiltzea; Coris arituko litzateke eskuin hegalean.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2017-11-19

w_900x700_16220404img_3278.jpg

Continue reading “Beste martxa bat sartzeko unea”

Advertisements
Partidu aurrea

Hobe hirunaka bada

Osasunak Lehen Mailara igotzeko borrokan dabilen beste talde bat hartuko du gaur: Jose Luis Oltraren Granada. Lehia borrokatua eta parekatua espero da, bi taldeak baitaude bolada onean. Irabazi ezkero, gorritxoak igoera zuzeneko postuetara itzuliko dira

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2017-11-05
w_900x700_20214213d50_8286.jpg
Quique Gonzalez, 1-2koa ospatzen Bartzelona Bren aurka.

Continue reading “Hobe hirunaka bada”

Kronikak, Partidu aurrea

Altxorra du harmailetan

Bartzelonaren aurka galdu eta Bigarren Mailara jaitsi ostean, igandean Deportivo hartu zuen Osasunak. Neurketa nahiko hitsa osatu zuten bi taldeek, eta azkenean bina berdindu. Puntuak ezer gutxirako balio die gorritxoei, baina lehia sentipen politekin bukatu zuten, harmailekin izandako konexio politagatik. Zaleek, berriz ere, fideltasun eta eskuzabaltasun erakustaldia eman zuten.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

osasuna4f4a2947.jpg_20160615233523_11.jpg
Argazkia: Diario de Noticias

Krisi ekonomiko eta instituzionalak bortizki jo zuen Osasuna. Jakina denez, desagertzeko zorian izan zen. Azkenean lortu zuen bizirik irautea, Nafarroako Parlamentuak presaka eta adostasun handirik gabe onartutako lege bati esker. Haatik, horren truke Sadar eta Taxoare gobernuaren esku utzi zituen. Ondarerik gabe gelditu zen, eta egun ere hala darrai. Ordea, Nafarroako klubak badu krisirik bortitzenak ere hondatuko ez lukeen ondare bat: bere zalegoa. Menturaz, altxorra da ondarea baino. Unerik zailenetan ere hor baitago beti, taldea babesteko prest. Koloreekiko fideltasuna dogmatzat dauka, eta grina eta baikortasuna banderatzat. Zale gorritxoak ez du sekula amore ematen, eta horrek kutsatu egiten ditu jokalariak.

Continue reading “Altxorra du harmailetan”

Partidu aurrea

Helburu argirik gabe

Osasuna-Sporting (Sadar, 18.30, Euskalerria Irratia FM98.3)|Atletico Madrilen aurka Vicente Calderonen galdu ostean, miraria baino gehiago beharko luke Osasunak datorren urtean lehenengo mailan jarraitzeko. Osasunaren aurkariak, Sportingek, aukera gegiago ditu, eta, beraz, partida hil ala bizikoa jokatuko dute Sadarren.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_1519434217_04_15_atletico-osasuna_063 Continue reading “Helburu argirik gabe”

Partidu aurrea

Etxekoa falta zaie

Osasuna-Leganes (18.30, Euskalerria Irratia FM98,3)|Mendizorrotzan denboraldiko bigarren garaipena eskuratu ostea, Osasunak jarraipena eman nahi dio eta denboraldiko lehenengo garaipena lortu nahi du zaleen aurrean, Sadarren. Roberto Torres, Vujadinovic eta Fran Merida berrskuratu ditu Petar Vasiljevicek gaurko lehiarako.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_21222933_orh7101 Continue reading “Etxekoa falta zaie”

Partidu aurrea

Pellegrinoren Alaves aztergai

Inoren lurretik kopari begira

AAEAAQAAAAAAAAiHAAAAJDFmYWUyM2RhLTZkMDQtNDBmNy04OWUyLTBjZjgyZGE0MGYzNw.jpg

                                                          Oier Bravo Diaz de Sarralde (Gasteiz)

Salbatzeko helburua duten taldeek zenbaki bat dute begiz jota abuztutik: 40. Ziur salbatzeko behar diren puntuak dira horiek. Alavesek selekzioen geldiunea baino lehenago jokatu zen Realaren aurkako partiduan eskuratutako garaipenaren ostean lortu zituen 40 puntu horiek. Baina sentipena ezberdina zen, alegia: bost edo sei jardunaldi lehenago salbatuta zegoela.

Continue reading “Pellegrinoren Alaves aztergai”

Gaurkotasuna, Kronikak, Partidu aurrea

Amaitu dadila lehenbailehen

Osasunaren ezinak bere horretan darrai. Jada 21 partida daramatza irabazi gabe, eta taldeari ez zaio bolada hori apurtzeko gaitasunik somatzen. Athleticen kontra aukera ona zuen onbidera itzultzeko, baina indarge aritu zen atzera ere. Talde nafarra lurperatuta dago, eta traza dauka hemendik sasoi amaierara arteko lehiak tramite mingarriak izan behar direla.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebengoa)

20170401192344-web-7.jpg

Continue reading “Amaitu dadila lehenbailehen”