Gaurkotasuna, Kronikak

Kolpetik esnatu da

Garaipenak azken unean egin dio ihes Osasunari Numanciaren zelaian. Quiquek 64. minutuan aurreratu ditu gorritxoak, baina Higiniok banakoa egin du luzapenean. Hala, Osasunari zaildu egin zaio igoera fasean sartzeko erronka. Emaitzaz gain, partidak beste albiste txar bat ekarri zien nafarrei: belaunean min hartu zuen Sergio Herrerak, eta ezin izan zuen partida amaitu.


Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2018-05-21

w_900x700_20181933num-osa_57.jpg
Osasunako jokalariak eta zaleak, Numanciaren kontrako lehia bukatu ostean. (Arg: LaLiga)

Continue reading “Kolpetik esnatu da”

Advertisements
Gaurkotasuna, Kronikak

Pauso bat gertuago

Sufrituta bada ere, garaipen oso baliotsua lortu du Osasunak Oviedo aurkari zuzenaren kontra. Anquelaren taldeak aurrea hartu du partida hasieran, eta atsedenaren ostean iritsi da gorritxoen erreakzioa. Zazpigarren dira orain, eta puntu bakarrera dituzte promozio postuak.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2018-05-13
w_900x700_12221558img_4646
David Rodriguez, Osasunaren bigarren gola ospatzen. Argazkia: LaLiga

Continue reading “Pauso bat gertuago”

Gaurkotasuna, Kronikak

Mirari baten beharrean

Lugoren kontra kale egin ostean, bost puntura urrundu zaizkio promozio postuak Osasunari. Hamabost puntu gelditzen dira jokoan, eta ia guztiak lortu beharko lituzke sei onenen artean sartzeko. Ia ezinezkotzat jo daiteke, gorritxoak penagarri baitabiltza.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2018-04-30
w_900x700_28193242img_4545.jpg
Xisco, Osasunak iragan larunbatean Lugoren kontra jokaturiko lehian. Argazkia: LaLiga

Continue reading “Mirari baten beharrean”

Gaurkotasuna, Kronikak

Horrela igo nahi al du?

Osasunari bi puntuk egin diote ihes Albaceteren zelaian. Nafarroako taldea jokalari bat gehiagorekin aritu da bigarren zati osoan, baina modurik ez du aurkitu aurkariari min egiteko. Promozio postuetara itzuli den arren, zuzenean igotzeko postuak zazpi puntura urrundu zaizkio.


Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2018-03-12

w_900x700_11185653img-20180311-wa0028.jpg
Oier Sanjurjo , Albaceteko Jeremie Belarekin lehian. Arg: LaLiga

Continue reading “Horrela igo nahi al du?”

Gaurkotasuna, Kronikak

Eskerrak irabazi duen

Osasunak piperrik jokatu gabe garaitu du Cadiz (1-0). Meridak faltaz sartutako gol ikusgarri batekin aurreratu da lehen zatian, eta bigarrengoan atze-atzean sartu da, hasi eta buka. Nola edo hala eutsi dio errentari, eta, hala, promozio postuetara itzuli da.


Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2018-03-04

w_900x700_03181920img_4093.jpg
Fran Merida, partidako gol bakarra ospatzen, alboan Borja Lasso duela.

Continue reading “Eskerrak irabazi duen”

Kronikak

Ihes egin dio lidergoak

Merezitako porrota jaso zuen Osasunak Alcorazen, Huesca liderraren kontra (1-0). Aurkaria baino gutxiago izan zen partidaren fase gehienetan, lehen zatian batik bat. Oierren akats larri baten ondorioz iritsi zen Huescaren gola. Lidertza hamaika puntura urrundu zaie gorritxoei.


Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebengoa) | 2018-01-29

w_900x700_28200308_dsc2891
David Rodriguez aho bete hortz, Osasunak aukera garbi bat huts egin ondotik. (Arg: LFP)

Continue reading “Ihes egin dio lidergoak”