Ikusmiran

Ikusmiran| 5. jardunaldia

Thumbs_Up_Down

Continue reading “Ikusmiran| 5. jardunaldia”

Advertisements
Ikusmiran

Ikusmiran| 35. jardunaldia

AURRERAPEN EGOKIA

Kapitainaren papera Oier Sanjurjorekin berreskuratu du Osasunak. Denboraldi hasieran min hartu ondoren, taldeak eta zaleek asko bota dute falta Lizarrako jokalaria. Jokalari bezala ia  edozein postutan jokatzeko duen erraztasuna baino – nahiz eta osasunak arlo horretan ere asko faltan bota duen- bere kapitainaren irudia, grina eta Osasunarekiko maitasuna erakusten zuen jokalari garrantzitsu hori faltatu izan da azken hilabetetan. Jokatzeko prese egon bezain laister, Mateok zelaian hasieratik jarri zuen. Lehenengo partiduetan nahiko ondo ibili zen, baina fisikoki ez zegoen puntuan. Gaur egun, ordea, fisikoki eta animikoki puntu puntuan dagoela erakutsi zuen Albaceteren aurkako partiduan. Lan eskerga handia egiteaz aparte, neurketako lehen minutuan txapelketako bere bigarren gola eskuratu zuen jaurtiketa bikain baten ondorioz. Denboraldi amaiera honetan Osasunako jokalari garrantzitsuenetakoa izango da.

26387 Continue reading “Ikusmiran| 35. jardunaldia”

Ikusmiran

Ikusmiran| 34. jardunaldia

AURRERAPEN EGOKIA

Azkeneko jardunaldietako joerari jarraiki, Sisi izan zen  gorritxorik onena. Talde iruindarraren erasoko jokoalaririk aktiboena izan zen, zelai erdian nagusitu zen erritmo geldoa bizitzen saiatu zelarik. Lehenengo zatian Osasunak egin zituen bi jaurtiketak berarenak izan ziren, eta bigarren zatian izan ziren gol abaguneetan ez zen urruti ibili. Denboraldian zehar askotan aritu behar izan da defentsa lanetan, baina azken neurketetan argi eta garbi erakutsi du taldeari askoz ere gehiago ematen diola aurreraxeago jokatzen badu. Taldea dagoen egoeran egonda, jokalari gehientsuenak burumakur eta noraezean dabiltza. Sisi, baina, duen guztia ari da ematen partiduro, kemen eta esfortzu erakustaldiak eginez. Gainontzekoak Albacetekoa bezainbeste saiatuko balira, taldea egoera oso desberdin batean legoke.

23654

HOBETU BEHARRA

Akatsak pilatu eta pilatu dabil Asier Riesgo. Santamariaren lesioarekin, debarrak aukera ezinhobea zeukan mahai gainean kolpe bat eman eta Mateoren konfidantza irabatzeko. Aitzitik, azken jardunaldietan hanka sartze potoloak egin ditu (besteak beste, Tenerife eta Teneriferen aurka). Ponferradinaren aurkako neurketan ezin zaio jasotako golaren erru guztia berari bota, azken batean, defentsak ere hanka sartu zuelako. Edonola ere, gelditu beharreko jaurtiketa zuen, eta eskuak bigunegi jarrita ezin izan zuen aurkako gola ekidin. Urduriegi somatzen zaio, batik bat baloia hartzera irten behar denean. Horrela jarraitu ezkero, Santamariaren itzulerarekin batera aulkira bueltatuko da.

riesgo

Ikusmiran

Ikusmiran| 24. Jardunaldia

AURRERAPEN EGOKIA

Taldeak irudi kaxkarra eman zuen arren Sisi-k nahiko maila ona erakutsi zuen. Neurketari ondo ekin ez zion arren minutuak pasatu ahala lekua hartzeko gai izan zen. Defentsa lanetan saiatzeaz gain erasorako grina erakutsi zuen jokalari bakarrenetarikoa izan zen Valladoliden ibilitako jokalaria. Beti zelai erdian jokatau duela kontuan hartuta hegal atzelari lanari heltzea gogorra izan daiteke baina Sisi taldeari edozertan laguntzeko prest  zegoela esan eta baita bete ere.

23654

HOBETU BEHARRA

Gutxi erakutsi du Irango selekzioakrekin aritzen den Karim Ansarifard-ek Osasunan dagoenetik. Denboraldiko zenbait neurketatan golak sartzeko aukera ezinhobeak huts egin izan ditu. Lana eta gogotik egin duen arren ez dago hamaikakoan ateratzeko prest. Gasteizen golak sartzeko aukerarik ez zuen izan, baina jokoan ere oso gutxi sartzen saiatu zen. Baloia eskuratu zuen guztietan huts egin zuen eta taldeak aurrean behar zuen erreferentzia erabat galdua izan zuen.

179950

Ikusmiran

Ikusmiran| 29. jardunaldia

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@Elspipi)
AURRERAPEN EGOKIA

Bigarren zatian gutxixeago agertu zen arren, lehenengo zati ederra jokatu zuen Mikel Merinok. Atzokoan Raoul Loeren aurretik aritu zen, eta berriz ere baloia mugitzeko daukan abildadea agerian utzi zuen. Orpoarekin pase eder bat eman zion Ninori, baina honek ez zuen ate aurrean asmatu. Batzuetan urduriegi ikusten zaio, eta askotan sarrera arriskutsuegiak egiten ditu. Edonola ere, horiek esperientziarekin batera desagertzen joaten diren akatsak dira. Merinorekin, Osasunak etorkizun oso oparoko jokalari bat dauka.

55501

HOBETU BEHARRA

Partida oso kaskarra burutu zuen Kenan Kodrok. Ezker hegalean kokatu zuen Mateok, baina honek ezin izan zion entrenatzaileak emaniko konfidantzari erantzun. Erasoko jokoan eragin oso gutxi izan zuen. Ukitu zituen baloi gehienak galdu egin zituen. Hortaz landa, defentsako lana egin behar izan zuenean asko kosta zitzaion jaistea. Aurrelariaren atzetik jokatzen duenean erosoago sentitzen da, baina Urbanek oso gutxitan jarri zuen leku horretan, eta Mateok ere, momentuz behintzat, nahiago du beste posizio batzuetan kokatzea.

kenan-kodro

Ikusmiran

Ikusmiran| 28. Jardunaldia

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)
AURRERAPEN EGOKIA

Alex Berenguer izan zen atzoko jokalari gorritxorik aipagarriena. Taldeak oso gaizki jokatu arren, harrobiko jokalaria erasoan nahiko txukun ibili zen, ausardia eta kalitate handia erakutsiz. Jan Urbanek beti bigarren zatian sartzen zen, baina Mateok hasierako hamaikakoan jartzea erabili zuen, eta bere errendimendua ikusita, ziur aski ez da damu izango. Fisikoki ongi ikusi zitzaion, partidak iraun zituen 93 minutuak berdegunean eman baitzituen. Hala ere, jokaldi onenak lehenengo zatian egin zituen (Nino atezainaren aurrean utzi zuena, esaterako).

alejandro-berenguer

HOBETU BEHARRA

Atzoko norgehiagokan defentsa oso makal ibili zen. Edonola ere, laukotearen barruan gizon bat gainontzeko hirurak baino are okerrago ibili zen: Lissiane Cadamuro. Osasunak algeriarra kalitate handiko jokalari bezala fitxatu zuen, baina orain arte emandako errendimendua ikusita, aurreikuspenak ez ditu inondik inora bete. Jokatzen duen neurketa guztietan ezker hegala zulo bilakatzen da talde iruindarrarentzat. Kontzentrazio aldetik asko dauka hobetzeko. Beti dago lekuz kanpo, eta aurrelariek bizkarra errazegi irabazten diote. Gainera, azken aldian baloiarekin akats larriak egin ditu, berau atetik oso gertu galduz (Llagosteraren aurkako partidan, esaterako).

81735

Ikusmiran

Ikusmiran|17. Jardunaldia

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

AURRERAPEN EGOKIA

Bere postua ez izan arren partidu ona baino gehiago burutu zuen Sisik. Hegaletik erasoan jokatzeko bere bertuteak ezin dira ukatu. Baina, Cadamuroren maila eskasa eta lesioak zirela medio Jan Urbanek Valladolideko jokalari ohiaren aldeko apostua egin zuen ezker hegaleko zaindari izateko. Lehenengo norgehiagoketan zalantzak sortu zituen arren, Valladoliden aurka hoberenetarikoa izan zen Javad Nekounam irandarrarekin batera. Erasoan sastakai bihurtzeaz gain defentsan ere asko asmatu du Sisik. Erasoan eta defentsan fin ibiltzeaz gain, Osasunako jokalari orori eskatzen zaion lanerako grina ere erakutsi zuen. Continue reading “Ikusmiran|17. Jardunaldia”

Ikusmiran

Ikusmiran| 16. Jardunaldia

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

AURRERAPEN EGOKIA

Roberto Santamaria izan zen, bete behin ere, jokalari gorritxorik aipagarriena. Mirandeseko jokalariak behin eta berriz iritsi ziren Osasunaren areara, baina atezain iruindarra behin baino ezin izan zuten gainditu. Harengatik ez balitz, markagailua askoz ere potoloagoa zatekeen. Jardunaldiro atezaina taldeko jokalaririk onenetakoa izateak asko esaten du taldea egun erakusten ari den mailaz.

50101

HOBETU BEHARRA

Jan Urban-i zaleek harengan zuten konfidantza agortzen ari zaio. Taldeak hobera egin beharreran, okerrera egin du azken asteetan. Jadanik 16 partida jokatu dira, eta poloniarrak entrenatzen duen taldeak jardunalditik jardunaldira akats berberak errepikatu ditu. Taldea kemenik gabe dabil, eta hori, hein handi batean, entrenatzailearen erantzukizuna da. Gabonetako oporrak baino lehenagoko azken bost partidak irabazteko agindu zitzaion, baina momentuz, bost partida horietatik jokatu dituzten hiruretan 2 porrot eta berdinketa bat lortu dituzte. Presidente berriaren aukeraketarekin hanka terdi taldetik kanpo izan lezake.

jan-urban

Ikusmiran

Ikusmiran| 15. Jardunaldia

Ikusmiran|15. Jardunaldia

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

 

AURRERAPEN EGOKIA

Javier Flañok partidu bikaina burutu zuen. De Las Cuevas hamaikakoan hegaleko jokalari atera bazen ere, Alakanteko jokalaria barrutik jokatzen saiatu zen. Noaingo atzelariak  De las Cuevasen tendentzia hori bikain baliatu zuen banda osoa berea bihurtuz. Beste hegalean Sisi beldurtuta egotean igotzeko saiakera gutxi egin zituen, Flañoren igoeren maiztasuna areagotu zuena. Etengabeko egindako igoeretan arrisku handia sortu zuen egin zituen erdiraketen bitartez. Azken jardunaldietan asko jokatu ez arren, –Alcorcon ondorengo santzioa eta Urbanen erabakiak zirela medio -denboraldiko defentsa onena izaten ari da. Horrela jokatzen jarraituz gero hegal hori berea izango da.

 

HOBETU BEHARREAN

Bigarren zatiko azken 15 minutuetan partidua haustea ez zuen lortu Cedrick-ek. Hegaleko jokalari kongotarra bere bizkortasuna baliatzen saiatu arren ez dabil bere momentu onenean. Mallorkaren aurka bigarren zatian atera eta partidua irauli arren kongotarra ezin izan da hurbildu ere egin Sadarren debuta egin zuen eguneko mailara.  Osasunak mota onetako jokalari bakarra da kongotar erdilaria, partiduak apurtzeko bikain eratutako jokalaria. Azken minutuetan sartu ohi du Urbanek helburu horrekin, baina oraingoz bere maila ez da debut egunean erakutsi bezain ona.

Ikusmiran

Ikusmiran|14. jardunaldia

Iñaki Berastegi Goikoetxea(@IBerastegi)

AURRERAPEN EGOKIA

Inolako zalantzarik gabe Roberto Santamariarentzat da aste honetako puntu positiboa, 13. Jardunaldian gertatu bezala. Aste honetan, ordea, puntu positibo hori lortzeko hautagai bakarra izan da. Taldeak itxura erabat negargarria eman zuen, porrot gogorra bigarren mailako azken sailkatuaren aurka. Bi eta huts galdu arren, Santamariak bi edo hiru erremate zail geratzeko gauza izan zen. Alcorconeko partidua salbu, gainontzeko neurketetan maila egokia erakutsi du atezain nafarrak. Azken jardunaldietako taldearen mailaren beherakadarekin bat etorri da Santamariaren denboraldiko  maila onena. Futbolean askotan gertatzen den bezala, taldeak galtzen duenean atezaina da maila altuena erakusten duena. Osasuna eta Santamariak bikain horren isla garbia dira.

50101  Continue reading “Ikusmiran|14. jardunaldia”