Gaurkotasuna

Gauza onik ez Osasunarentzat

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng) | 2017-11-09
_ajesscasof0324634059_3119f0c8
Argazkia: Jesus Caso

Ohar bat aski izan da Osasunaren masa sozialaren ilusioa etsipen bihurtzeko. Hauteskundeak mugarri izan zitezkeen klubaren iragan beltza atzean utzi, eta demokraziaren eta gardentasunaren bidetik, instituzionalki etorkizun oparo bat eraikitzen hasteko. Ordea, hauteskunde-batzordeak berri txarrak ekarri zituen astearte iluntzean: Victor Alvarez eta Juan Ramon Lafon buru dituzten hautagaitzek ez ei dituzte estatutuek zehazturiko baldintzak bete, eta ezingo dira bozetara aurkeztu. Orain helegiteen txanda iritsiko da, baina momentuz hautagai ofizial bakarra dago: azken lau urteetan klubeko presidente izan den Luis Sabalza. Hots, aldaketarik ezean, ez da bozik izango.

Continue reading “Gauza onik ez Osasunarentzat”

Advertisements
Gaurkotasuna

Oharra azkenaldiko jarduera ezaren inguruan

cropped-cropped-reiek6i.jpgKaixo. Iragan denboraldiaz geroztik, bloga albo batera utzita izan dugu. Lehenik eta behin, barkatu gure jarduna ezer esan gabe eten izanagatik. Utzikeriaz jokatu dugu, eta lastima da. Asko eman digu egitasmo honek, eta ez du hala amaitzerik merezi. Hiru denboraldiz aritu gara Osasunaren gaurkotasuna euskara hutsean jorratzen. Gorabeherak izan ditugu, taldeak bezala, baina, oro har, gozatu egin dugu bloga elikatzen. Gainera, zenbait ate ireki dizkigu; besteak beste, harreman oparoa sortu dugu Euskalerria Irratiako adiskideekin. Aitzitik, azkenaldian ilusioa galdu dugu. Ni, bederen, batere motibaziorik gabe aritu naiz. Arrazoia? Komunitatearen erantzun eskasa. Edo, beste modu batera esanda, irakurle kopuru urria. Artikulu gehienak ez dira hamar irakurraldira iritsi. Batzuk bostera ere ez. Etsigarria da.

Osasunaren berriak toki askotan irakur daitezke, baina euskaraz apenas dagoen alternatibarik. Berria da aukera bakarra. Hor hutsune bat zegoela uste izan genuen, eta horregatik abiatu genuen blog hau. Orain, ordea, zalantzak ditut. Badirudi osasunazale euskaldun gehienek ez dutela beharrik beren taldeari buruzko informazioa euskaraz jasotzeko. Hori iradokitzen du irakurle kopuruak. Gainera, bost hilabetez ez dugu ezer argitaratu, eta inork ez digu blogaz galdetu. Esango nuke ez dela Taxoareko Hitzaren falta nabaritu. Gu ahalik eta gunerik erakargarriena sortzen ahalegindu gara, baliabide gutxirekin. Ordea, oso feedback urria jaso dugu. Horretan guk ere izango dugu zerikusirik. Ziur blogak baduela zer hobetua. Baina ez da posible denbora eta dedikazioa eskatzen duten artikuluek horren irismen txikia izatea. Izan da inork ere irakurri gabeko sarrerarik. Berriro diot: etsigarria.

Hala eta guztiz ere, ni azken saiakera bat egiteko pronto nago. Taxoareko Hitzak oraindik ez du azken hitza esan. Denboraldi hau amaitu arte ariko naiz ekinean. Orduan, jasotako erantzunaren arabera, erabaki bat edo beste hartuko dut.

Laster arte,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

Gaurkotasuna

Taxoareren ordua

Harrobia berriz ere Osasunaren giltzarri bihurtuko da Bigarren Mailan. Lehen taldetik gutxienez zortzi jokalari irtengo dira udako merkatuan, eta badirudi hutsune hori batik bat haztegiko jokalariek beteko dutela. Horien artean daude, besteak beste, Aitor Buñuel, Miguel Olabide, Kike Barja, Jhon Steven, Alvaro Fernandez edota Miguel Diaz.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

14936386928535.jpg
Argazkia: Dani Fernandez, MARCA

Continue reading “Taxoareren ordua”

Gaurkotasuna, Kronikak

Jipoiak, ohitura

Osasuna Espainiako Ligan gol gehien jaso dituen taldea da. Guztira 88 jaso ditu, azken 60 urteetan beste inork baino gehiago. Eta oraindik zifrak okerrera egin dezake, gorritxoei oraindik bi partida gelditzen baitzaizkie. Txapelketaren historian arrastoa uzten ari dira, eta ez onerako preseski. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

_VALENCIAOSASUNA23191880_ab4326e3.jpg
Argazkia: EFE

Continue reading “Jipoiak, ohitura”

Gaurkotasuna, Kronikak

Patua idatzita dago

Atleticoren kontrako porrotak amiltzear utzi du Osasuna. Aurrez irabazitako bi partidek itxaropena berpiztu zuten, baina igandean errealitatera bueltatu ziren gorritxoak. Salbazioa 10 puntura dute oraindik, Leganesek ere kale egin zuelako, baina egoera iraultzeko ia ez dute tarterik. Izan ere, soilik 18 puntu gelditzen dira jokoan. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_1520370917_04_15_atletico-osasuna_096.jpg

Continue reading “Patua idatzita dago”

Gaurkotasuna, Kronikak, Partidu aurrea

Amaitu dadila lehenbailehen

Osasunaren ezinak bere horretan darrai. Jada 21 partida daramatza irabazi gabe, eta taldeari ez zaio bolada hori apurtzeko gaitasunik somatzen. Athleticen kontra aukera ona zuen onbidera itzultzeko, baina indarge aritu zen atzera ere. Talde nafarra lurperatuta dago, eta traza dauka hemendik sasoi amaierara arteko lehiak tramite mingarriak izan behar direla.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebengoa)

20170401192344-web-7.jpg

Continue reading “Amaitu dadila lehenbailehen”

Gaurkotasuna

Estatistikak, birrintzaileak

Denboraldi gogorra izaten ari da Osasunarentzat. Gorritxoek partida bakar bat irabazi dute, eta hamar puntu lortuta, sailkapeneko azken postuan hondoratuta daude. Gorritxoen egoera zailaren zergatiak ulertzeko denboraldiko estatistika esanguratsuenetako batzuk berreskuratu ditugu erreportaje honetan.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

pedja

Continue reading “Estatistikak, birrintzaileak”

Gaurkotasuna

Caparros: “Irizpiderik gabeko presidente eta zuzendaritza topatu nituen Osasunan”

Osasunako teknikari ohiak gogor jo du Luis Sabalza presidentearen eta hura buru duen zuzendaritzaren kontra. Bere hitzetan, Nafarroako klubean “iruzur” egin zioten.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

Caparros_Seleccion2.jpg

Osasunako prestatzaile postutik kargugabetu zutenean sortu ez zuen zalaparta eragin du gaur Joaquin Caparrosek, Radio Marcari eskainitako elkarrizketa batean. Aho bizarrik gabe mintzatu da talde nafarrean bizitakoaz, eta, batik bat, Luis Sabalza presidentea izan du jo-puntuan. Besteak beste, adierazi du “inongo irizpiderik gabeko” presidente eta zuzendaritza batzordea aurkitu zituela Osasunan.

Continue reading “Caparros: “Irizpiderik gabeko presidente eta zuzendaritza topatu nituen Osasunan””