Elastiko gorritxoaren eboluzioa

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Kappa, Adidas, Diadora, Umbro, Astore eta beste zenbait enpresek izan dute  Osasunaren elastikoa diseinatzeko aukera. Babesleei dagokienez, CAN izan da azken urteetako erreferentzia. Nafarroako kutxaz aparte, Restaura, Rosado de Navarra, Yingi Solar polemikoa eta azken urteetako Lacturale besteak beste izan ditu Osasunak bere elastikoan. Lehen elastikoaren kolore gorritxoa aldatu gabe, bigarren eta hirugarren elastikoetan koloreak txandakatu dira: Zuriak ta urdin ilunak garrantzi handia izateaz aparte, laranja eta aurretik erabilitako berdea ere sartu dira noizbehinka.

kamisetak 20

1-2005eko errege koparako sortutako elastikoa. 2- 00/99 denboraldiko elastikoa, lehenengo mailara igotzea lortu zen urtekoa.

Irakurtzen jarraitu

Advertisements

Mito baten agurra

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Joan zen ostiralean Osasunako elastikoa inoiz jantzi duen jokalaririk onenetariko bat zendu zen: Sabino Andonegi Belaustegi. Talde gorritxoan 10 urte luze eman zituelarik, klubaren historian aztarna ezabaezin bat utzi zuen. Mutrikuarra 1931ko abenduaren 16an jaio zen, eta Mutrikuko taldearen kategoria ia guztietatik igaro ostean, Ferroleko Racingekin fitxatuta futbol profesionalera egin zuen jauzi (Ferrolera igorri zuten milia egitera). Bertan urtebete igaro eta gero, 1953an Osasunak fitxatu zuen, oraindik 21 urte baino ez zituela.

Irakurtzen jarraitu

Kutz Proiektua: Osasunarekin konprometiturik

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

1920 arte egingo dugu denboran atzera, 1920ko Iruñeara zehazki. Osasuna sortu zeneko istorioaren esentzia baitago Kutz Proiektuaren atzean. Nekaezintasuna, borroka eta grinaren istoriorioa da honako hau. Iruñerrian futbola maitatzen zutenen borroka. 1920ko urriko asteazken batean Kafe Kutz izeneko Iruñeako kafetegian errealitate bihurtu zen ametsa, Osasuna deiturikoa, iruindar eta nafar guztiona.

IMG_0001 Irakurtzen jarraitu