Duin amaitzeko aukera

Osasunak denboraldiko Sadarreko azken partida jokatuko du gaur. Aurrean Granada izango du, sailkapeneko azken-aurrekoa. Irabaziz gero, gorritxoek aurrea hartuko diote talde espainiarrari. Ikusteke dago zer jarrerarekin zelairatzen diren jokalariak, Valentziaren aurka neurketa negargarria osatu ondotik.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_09204736img_2801.jpg

Lehen Mailan inoiz izan duen sasoirik txarrena ari da bizitzen Nafarroako taldea, baina bukatzear zaio sufrikarioa. Bi partida besterik ez zaizkio gelditzen, horietan lehena gaur, Granadaren aurka. Etxeko azken partida izango da gorritxoentzat, eta garaipenaren bila irteteko badute akuilurik. Alde batetik, aukera ona dute zaleei beren eskuzabaltasuna eskertzeko. Eta bestetik, gaur irabaziz gero, atzean utziko dute sailkapeneko azken postua. Granada ere jada Bigarren Mailakoa da, eta nafarrek baino puntu bat gehiago dauka soilik. Osasunak jarraian 16 jardunaldi daramatza sailkapenaren hondoan kateatuta, eta sasoia amaitzeko sari polita litzateke azken putz ez bukatzea.

Hiru puntuak patrikaratzeko, ordea, asko hobetu beharko du azken jardunaldian Valentziaren aurka  emandako itxura. Mestallan bizitasun arrastorik gabe jardun zuten gorritxoek, eta ondorioz, jipoia jaso. Gaur derrigorrezkoa izango da jarrera aldaketa. “Etxeko lanak egin behar ditugu. Taldea beldurrik gabe aritzea eta partidaren bila joatea nahi dut”, azaldu zuen atzo Petar Vasiljevicek. Bere esanetan, gaurko partida “engainagarria eta arriskutsua” da. “Granadak ez du denboraldi ona osatu, baina lehiak erabaki ditzaketen jokalariak ditu. Adi ibili beharra dugu”. Espainiako taldeak jaitsiera arazo gehiegirik gabe saihestea zuen helburu denboraldi hasieran, baina gauzak nabarmen okertu zaizkio. Sadarrera bolada negargarrian etorriko da, azken hamaika partidetan puntu bakarra urratuta.

Osasunaren deialdiari dagokionez, uste baino berritasun gutxiago txertatu ditu Vasiljevicek. Baja dira Fuentes, David Garcia, Fausto, De las Cuevas eta Javier Flaño; hala, une aproposa zen harrobiko hainbat jokalari zerrendan sartzeko. Osasunak jada ezer gutxi du jokoan, eta egin dezakeen gauzarik onena etorkizunera begira jartzea da. Promesasek salbazioa lortu zuen joan zen asteburuan, beraz, jokatzeko prest zeuden Miguel Diaz eta Kike Barja bezalako jokalariak. Ordea, harrigarriki, deialdian datorren sasoian egongo ez diren Loe, Riviere edota Vujadinovic sartu ditu serbiarrak. Horrela, bada, honako hamaikakoa zelaira lezake Osasunak: Sirigu; Aitor Buñuel, Oier, Steven, Vujadinovic, Clerc; Raoul Loe, Causic, Roberto Torres; Sergio Leon, Kenan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s