Burua datorren denboraldian dutela

Osasuna-Deportivo (12.00, Sadar futbol zelaia, Euskalerria Irratia FM98.3)| Azken jardunaldian bigarren mailara jaitsi ostean, bi partida geratzen zaizkio Osasunari Sadarren denboraldia amaitzeko. Deportivo jasoko dute gaur.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_18201525_sat3613

Amaitzear da denboraldia, eta Osasunak kirol arloan ez du helbururik. Bigarren mailara matematikoki jaitsita, luze egingo zaizkio Osasunari geratzen diren lau partidak. Jokalariak eta zaleak datorren urtera begirada daude, eta horrek bere eragina izan dezake taldearen jokoan. Etxeko bi partidetan, behintzat, duintasunez jokatzea eta irabazteko ahaleginak egitea eskatzen zaio Osasunari.

Kirol arlotik aldenduta, ekonomikoki milioi euro bateko aldea dago azken postuan edo 18. postuan geratzean. Izan ere, bigarren mailara jaisten diren hiru taldeek funts batetik dirua jasotzen dute taldearen egoera ekonomikoak gehiegi sufritu ez dezan telebistengatik jasotako diruaren jaitsiera.

Pepe Melen Deportivoren aurka jokatuko du gaur Petar Vasiljevicen taldeak. Gaizka Garitano kargugabetu ostean, Melekin taldeak hobera egin zuen lehendabiziko norgehiagoketan. Alta, hobekuntza hori hor geratu zen eta jaitsiera postuetatik gertu jarraitzen du talde galiziarrak: Leganesek baino puntu bat gehiago du. Hala ere, zailtasunak zailtasun, Sportingekiko zazpi puntuko aldea dute galiziarrek, eta mailari lasaitasunez eutsi diezaiokete gaur irabazten badute. Mosquera, Joselu eta Sidnei min hartuta daude, baina German Lux atezaina berreskuratu da eta baliteke hasieratik jokatzea. Lehenengo itzulian, Caparros eta Garitano aulkian zirela, Osasunak bi eta huts galdu zuen Riazorren.

Osasunari dagokionez, min hartutako jokalari asko ditu oraindik ere Vasiljevicek. Alta, azken bi partida ez jokatu ostean, Alex Berenguer jokatzeko prest dago. Hortaz landa, ikusi beharko da Vasiljevicek nola kudeatzen duen egoera berri hau, eta hamaikakoan zer nolako jokalariak erabiltzen dituen. Pentsatzekoa edo logikoa da, datorren urtean taldean jarraituko dutenei edo harrobiari aukerak ematea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s