Amaitu da amesgaiztoa

Bartzelona 7-1 Osasuna| Camp Noun galdu eta Leganesek Las Palmasi irabazi ostean, matematikoki bigarren mailara jaitsi da Osasuna. Bartzelonaren puntu premia aski izan da talde nafarrari sekulako astindua emateko. Torresek faltaz egin zuen bi eta batekoa.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_26212238img_0482_1

Urtebete iraun du ametsak. Lehenengo mailara gozatzera etorri zen Osasuna Enrike Martin Monrealekin, baina gogotik sufritu du denboraldi beltz batean. Bigarren mailan jokatuko du talde nafarrak datorren urtean, eta klubak badu nahikoa lan denboraldia hasi aurretik iparra bereskuratu nahi badu.

Litekeena zen Osasuna atzo bigarren mailara jeistea. Batetik, Bernabeun irabazi ondoren, Bartzelonak puntu premia zuelako. Eta, bestetik, Butarken Leganesek ezer jokoan ez duen Las Palmas jaso behar zuelako. Hala, bi zelaietan ustekaberik ez zen egon: Bartzelonak 7-1 irabazi zion Osasunari —Camp Noun Osasunak jokatu dituen azken partidetan sekulako jipoiak jaso dituzte nafarrek—, eta Leganesek aise menderatu zuen (3-0) Quique Setienen Las Palmas.

Vasijlevicek planteamendu argia proposatu zuen: area aurrean jarri zituen lau gizoneko bi lerroekin eutsi, eta aurrealdean jokatu zuten Sergio Leon eta Jaime Romeroren abiadura aprobetxatu kontraerasorako. Bartzelonari dagokionez, ordezkoen txanda izan zen: Suarez, Umtiti, Jordi Alba, Iniesta eta Sergi Roberto aulkian geratu ziren, eta Neymar zigortuta dago. Messik hasieratik jokatu zuen.

Lehenengo zatia hasi bezain pronto aurreratu zen Bartzelona Camp Noun. Zelai erdian Faustok galdutako baloi bat baliatu zuen Messik lehendabizikoa egiteko: area barruraino eraman zuen baloia, eta Siriguren aurrean zela, baloia atezain italiarraren gainetik loratu zuen argentinarrak. Lehenengo ordu erdia bete zenean egin zuen Bartzelonak arratsaldeko bigarrena: Andre Gomes portugaldarrak, area barruan bakar bakarrik zela, sareetara bidali zuen Rakiticek azpitik egindako erdiraketa.

Bigarren zatiko lehendabiziko minutuetan bakarrik eman zuen aurpegia Osasunak, Roberto Torresen bitartez. Lehendabizi, Jaimer Romerori egindako falta bat sareetara bidali zuen Arreko erdilariak: giza hesiaren gainetik jaurti beharrean beste zutoinera egin zuen errematea, eta ezustea harrapatu zue Ter Stegen atezain alemaniarra. Golaren ostean, ordea, partida berdintzeko aukera on bat izan zuen Vasiljevicen taldeak: erdiraketa batean gutxigatik ez zen Sergio Leon errematera iritsi, baina aldaratzean sekulako jaurtiketa gogorra egin zuen Torresek. Ter Stegenek ondo erantzun zuen.

Hortxe bukatu zen Osasuna. Torresek gola sartu eta hamar minutura denboraldi kaxkarra egiten den Andre Gomesek bere bigarren gola egin zuen. Berehala, Messik Bartzelonaren laugarrena, eta Mascheranok Bartzelonan jokatzen duenetik lehendabiziko gola sartzeko aukera ere izan zuen, penalti puntutik. Amaitzeko, Andre Gomesen gisara denboraldi ona egiten ari ez den Paco Alcarrek bere momentua izan zuen, eta azkenean bi gol sartu zituen.

Ordubete beranduago hasi zen Leganesen partida, eta bigarren zatira arte ez zuten golik lortu Asier Garitanoren mutilek. Dena den, Osasunaren patua idatzita zegoen. Aurreikusi zitekeen porrot mingarri batekin esango dio agur Osasunak denboraldi negargarri bati.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s