Gaur bertan jaitsi daiteke

Osasunak Camp Noun Bartzelonaren aurka galtzen badu, eta Leganesek etxean Las Palmasi irabazten badio, gorritxoak gaur bertan bilakatuko dira Bigarren Mailako talde. Nafarrek bajez beteta egingo diote aurre talde kataluniarrari

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_05194610img_1930.jpg

Bukatzear da Osasunaren ametsa. Leganesen eta Alavesen aurka irabazi ondotik, itxaropen printza batzuk sortu ziren talde gorritxoarentzat, baina Atletico eta Sportingen aurkako estropezuek nafarrak errealitatera itzularazi dituzte. Jada ez dute aukerarik miraria gauzatu, eta Lehen Mailan gelditzeko. Jaistear dira, eta matematikak gaur bertan agortu ahal zaizkie, Bartzelonaren aurka Camp Noun porrot egiten badute, eta Leganesek Las Palmasi irabazten badio. Itxura onik ez. Dena den, jaitsiera ez da tragedia izango Osasunarentzat, sasoi osoa baitarama putzuan sartuta. Tristea da, baina zale gorritxoak ohitu egin dira nahigabera.

Gaur astindu galanta jasotzeko arriskuan da Iruñeko taldea. Aurrean ligako aurkari ahaltsuenetako bat izango du, Messi eta Suarezen mailako izarrak dituena. Gainera, irribarrea berreskuratu du Real Madrilen aurka irabazi ondotik, eta horrek are arriskutsuago egiten du. Gaur kosta ala kosta irabazi beharra dauka liga irabazteko borrokan jarraitzeko, beraz, Osasunak zirimola bati egin beharko dio aurre. Miraria litzateke gaur Camp Noutik onik ateratzea. Gorritxoek jada ezer gutxi dute jokoan, eta horrek grina falta ekar dezake. Hala gertatuz gero, Bartzelonak hankapean ibiliko ditu, eta ziur aski zaku bete gol jasota itzuli beharko dira Iruñeara.

Gainera, Osasunak badu beste handicap bat: guztira hamaika jokalari ditu erizaindegian. Azken asteetan bezala, Vasiljevicek buruhausteak izan ditu deialdia osatzeko. Azkenean harrobiko taldeko bost jokalari deitu behar izan ditu: Buñuel, Olabide, Barja, Marquez eta Steven. Vujadinovic min hartuta da, eta berau Marquez edo Stevenek ordeztu beharko dute. Horrez gain, Siriguk mina du sorbaldan, eta zalantza da. Hori dela eta, Mariok eta Nauzetek, biek bidaiatu dute Bartzelonara. Hamaikakoari dagokionez, badirudi prestatzaile serbiarrak ez duela aldaketa handirik egingo. Sportingen aurka erabilitako sistema beraren alde eginen du apustu (5-3-2), eta jokalariak ere ia berberak izango dira.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s