Helburu argirik gabe

Osasuna-Sporting (Sadar, 18.30, Euskalerria Irratia FM98.3)|Atletico Madrilen aurka Vicente Calderonen galdu ostean, miraria baino gehiago beharko luke Osasunak datorren urtean lehenengo mailan jarraitzeko. Osasunaren aurkariak, Sportingek, aukera gegiago ditu, eta, beraz, partida hil ala bizikoa jokatuko dute Sadarren.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_1519434217_04_15_atletico-osasuna_063

Matematikek aurkakoa badiote ere, Osasunaren patua idatzita dago. Ezusteko ikaragarri baten ezean, bigarren mailan jokatuko dut Osasunak datorren astean. Mendizorrotzan eta Leganesi Sadarren irabazi ostean itxaropena berreskuratu bazen ere, Calderonen Cholo Simeoneren Atleticok ametsa birrindu zuen. Etxean puntuak ateratzeko moduko aurkariak dituen arren -Sporting, Deportivo eta Granada-, etxetik kanpo puntuak ateratzea zail izango du; Bartzelona, Valentzia eta Sevillaren aurka jokatuko du, hurrenez hurren.

Leganesi irabazi ostean salbazioa 10 puntutara gerturatu zitzazion Osasunari, eta Calderonen galdu ostean sailkapena ez zen aldatu. Hemezortzi puntu jokatzeko geratzen direnean 10 puntuko aldea berrskuratzea utopia da. Hala, eta etxeko partida irabazi ostean, helburu orokor argirik gabe ekingo dio Osasunak partidarik.

Osasunarentzat baino garrantzitsuagoa da Sportingentzat Sadarren jokatuko den lehia. Asturiarrak 18.postuan daude, eta Leganes 5 puntutara daude. Butarken Quique Setienen Las Palmas jasoko dute Garitanoren mutilek, eta galdu ezkero, Sportingek sekulako aukera izan dezake sailkapena estutzeko, partida bakar baten bueltan jartzeko.

Partida jokatzeko Osasunak min hartuta dituen jokalarien zerrenda luzea da: 11 jokalari, guztira. Azken orduetan min hartu dute David Garciak eta Alex Berenguerrek, eta deialditik kanpo utzi ditu Vasiljevicek.Oriol Riera ere min hartuta dago. Hori horrela, harrobiko jokalari gehiago deitu behar izan ditu Vasiljevicek eta Buñuel eta Olavideri batu zaizki Barja eta Mondragon.

Beraz, dituen bajak kontuan hartuta, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Osasunak: Sirigu; Buñuel, Vujadinoc, Oier, Fuentes, Clerc; Fausto, Merida, Causic; Kenan eta Sergio Leon.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s