Patua idatzita dago

Atleticoren kontrako porrotak amiltzear utzi du Osasuna. Aurrez irabazitako bi partidek itxaropena berpiztu zuten, baina igandean errealitatera bueltatu ziren gorritxoak. Salbazioa 10 puntura dute oraindik, Leganesek ere kale egin zuelako, baina egoera iraultzeko ia ez dute tarterik. Izan ere, soilik 18 puntu gelditzen dira jokoan. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_1520370917_04_15_atletico-osasuna_096.jpg

Osasunaren patua idatzita, erabakita dago. Alavesen eta Leganesen aurka irabazita, esperantza printza batzuk sortu ziren, baina Atleticoren kontrako porrotak lurperatu egin zuen ia itxaropen oro. Salbazioarekin amesten jarraitzeko, Calderonen irabaztera derrigorturik zegoen Iruñeko taldea, eta kale egin zuen. Itxura tamalgarria erakutsi zuen, eta hasi eta buka, hankapean ibili zuen talde espainiarrak. Jipoia jaso zuten nafarrek (3-0), baina okerrena ez zen emaitza izan, taldearen grina eta fede falta baizik. Finala  zen Osasunarentzat, baina ez zuen final bati dagokion jarrerarik erakutsi.

Bederen, Leganesek galdu egin zuen etxean, Espanyolen aurka. Hala, gorritxoek salbazioa 10 puntura dute oraindik. Edonola, hori sekulako aldea da sasoia azken txanpan den honetan. 18 puntu baino ez dira jokoan gelditzen, eta Nafarroako taldeak ia guztiak lortu beharko lituzke jaitsiera ekiditeko. Izan ere, pentsatzekoa da Leganesek denboraldia ez duela uneon dituen 27 puntuekin bukatuko. Gainera, aintzat hartu behar da Osasunak gol averagea galdua duela Asier Garitanok zuzentzen duen taldearekin.

Matematikoki oraindik aukerak badaude, bai, baina garbi dago Vasiljevicen taldeak sekulako miraria beharko lukeela aukera horiei heldu, eta Lehen Mailan gelditzeko. Miraria, ia denborarik gelditzen ez zaiolako, eta aurretik duen egutegiak samurretik gutxi duelako. Etxean aurkari zuzenen kontra ariko da borrokan (Sporting, Deportivo eta Granada), eta Sadarretik kanpo talde ahaltsuak izango ditu kontrario (Bartzelona, Valentzia eta Sevilla). Etxeko partidetan zeresana eman dezake, baina etxetik kanpo nekez batuko du punturik. Eta salbazioa lortzeko puntu guzti-guztiak ditu beharrezko.

Osasunaren jaitsiera hilabete honetan bertan gorpuztu daiteke. Gorritxoek hiru partida jokatuko dituzte bederatzi egunetan, eta lehiok erabakigarraik izan daitezke. Lehenik Sporting izango du aurkari Sadarren (larunbat honetan), ondoren Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak Camp Nouen (apirilaren 26an), eta, amaitzeko, Deportivo hartuko du (apirilaren 30ean). Osasunak Camp Noun irabaztea ezinezkotzat jo daiteke, beraz, kasurik onenean, bi garaipen lortuko lituzkete gorritxoek. Hala, maiatzera arte luzatuko lukete ametsa, baina bertan bukatuko litzateke. Izan ere, Osasunaren patua jada idatzita.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s