Etxekoa falta zaie

Osasuna-Leganes (18.30, Euskalerria Irratia FM98,3)|Mendizorrotzan denboraldiko bigarren garaipena eskuratu ostea, Osasunak jarraipena eman nahi dio eta denboraldiko lehenengo garaipena lortu nahi du zaleen aurrean, Sadarren. Roberto Torres, Vujadinovic eta Fran Merida berrskuratu ditu Petar Vasiljevicek gaurko lehiarako.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_21222933_orh7101

Arantza kendu zuen Osasunak Mendizorrotzan. Ipuruan garaipena eskuratu zuenetik, 21 jardunaldi lehenago, irabazi gabe zegoen talde nafarra, eta bazirudien denboraldi amaierara arte ez zuela beste garaipenik ospatuko. Alta, Gasteizen suspertu egin zen Osasuna, eta Berenguerrek sekulako poza eman zien zale gorritxoei. Hori horrela, denboraldia amaitu arte helburu nagusi bat dauka Vasiljevicen taldeak: etxean irabaztea.

Sailkapen nagusian esan beharrekoak esanda daude. Osasunak 14 puntu ditu, salbazioaren muga ezartzen duen eta bere gaurko aurkaria izango den Leganesek baino 13 gutxiago, 24 puntu jokatzeko daudenean. Halere, duintasunez jokatu, etxean irabazi eta ahal dituzten puntu guztiak lortu nahiko dituzte gorritxoek.

Asier Garitanoren Leganes, berriz, denboraldi ona egiten ari da. Aurreikusten zen salbatzeko lehia horretan egon beharko zela igo berri zen taldea zela kontuan hartuta, baina madrildarrak ongi kokatuta daude mailari eusteko. Azken partidan, Butarken, Real Madrid jaso zuten. Zidanen mutilak 0 eta 3 aurreratu baziren ere, bi minututan bi gol egin eta amestu egin zuten Garitanoren mutilek. Azkenean, baina, 2 eta 4 nagusitu zen Real Madrid. Szymanowaski da zaindu beharreko gizona.

Talde gorritxoak zelairatu dezakenaren arabera, entrenatzaile serbiarrak Mendizorrotzako egiturari pare bat alaketa egingo dizkiola ematen du. Hala, Merida eta Buñuelek hasieratik jokatu dezakete, Causic eta Olavideren ordez. Gainontzekoan, Alavesen kontra jokatu zutenak. Roberto Torres osatu da eta deialdian dago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s