Arantza kentzeko garaipena

Alaves 0-1 Osasuna| Berenguerrek egindako gol ikusgarri bati esker irabazi du Osasunak Mendizorrotzan, eta bost hilabete eta erdiko lehortearekin amaitu du; bigarren denboraldiko garaipena ere derbi batean eta etxetik kanpo iritsi da.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

w_900x700_05224004img_8143

Kostata iritsi da denboraldiko bigarren garaipena. Ipuruan urriaren 17an lortu zuen Osasunak denboraldiko lehen garaipena, eta atzoko hiru puntuekin amaiera beste begi batzuekin ikusten dute gorritxoek. Sailkapenari begira askorako balioko ez duen arren, salbazioa 13 puntutara dagoelako zaleek eta jokalariek sekulako poza hartu zuten. Eta ez da gutxiagorako.

Behin Sportingen marka onduta, —13 puntu lortu zituzten denboraldi oso batean— etxean irabaztea falta zaio Petar Vasiljevicek zuzentzen duen taldeari. Gainera, partidak irabazteko aurkari apropoak jasoko ditu etxean; Leganes, Sporting, Deportivo eta Granada. Etxetik kanpo, berriz, kontua oso desberdina da Osasunak Vicente Calderonen, Camp Noun eta Sanchez Pizjuanen jokatu behar duelako.

Ordezko jokalariekin osatutako taldea atera zuen Mauricio Pellegrinok, eta Europara begira jarraitzeko aukera paregabea galdu zuen. Lehenengo zatiko minutuetan Alaves gehiago izan zen arren, Osasunak aukera hobeak izan zituen markagailuan aurrea hartzeko. Garbiena,  Sergio Leonek izan zuena; Pachekok geldiketa bikaina egin zuen. Alaves Siriguren atera hurbildu zen, baina ez zuen gol aukera garbirik sortu.

Bigarren zatian ere Osasunak merezi izan zuen markagailuan aurreratzea, baina Sadarren Athleticen kontra egin bezala, De Las Cuevasek auker agarbia huts egin zuen Pachekoren aurkako buruz burukoan. Hortik aurrera, Alaves nahi eta ezin.

Partida azken minutuetan sartu zenean piztu zen sua: Berenguerrek area kanpotik sekulako gola sartu zuen —88. minutua zen— eta Osasuna garaipenetik minutu eskasera zegoen. Alabaina, partida ez zegoen amaituta, eta garaipenak ozta ozta ez zion ihes egin Osasunari. Izan ere, Katai serbiarrak area barruan Oierri txapelarena egin zion eta  errematea langara bidali zuen. Markagailua ez zen mugitu, baina, eta Osasunak sekulako arantza atera zuen Mendizorrotzan.

Osasuna: Sirigu; Olabide, Oier, D.Garcia, Fuentes; Fausto (Luis Perea, 70m), Causic, De Las Cuevas (Buñuel, 69m), Clerc; Kodro eta Sergio Leon (Berenguer, 76m).

Alaves: Pacheco; Femenia, Alexis, Rodrigo Ely, Raul Garcia (Theo, 71m); Llorente, Dani Torres (Deyverso, 78m), Katai, Kristicic (Ibai Gomez, 61m), Romero; Santos.

Epailea: Estrada Fernandez

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s