Pellegrinoren Alaves aztergai

Inoren lurretik kopari begira

AAEAAQAAAAAAAAiHAAAAJDFmYWUyM2RhLTZkMDQtNDBmNy04OWUyLTBjZjgyZGE0MGYzNw.jpg

                                                          Oier Bravo Diaz de Sarralde (Gasteiz)

Salbatzeko helburua duten taldeek zenbaki bat dute begiz jota abuztutik: 40. Ziur salbatzeko behar diren puntuak dira horiek. Alavesek selekzioen geldiunea baino lehenago jokatu zen Realaren aurkako partiduan eskuratutako garaipenaren ostean lortu zituen 40 puntu horiek. Baina sentipena ezberdina zen, alegia: bost edo sei jardunaldi lehenago salbatuta zegoela.

Jokalariek eta Mauricio Pelegrino berak, hala ere, ez dute beste helbururik ezarri nahi ligan: “lehiatzen jarraitzea” bakarrik. Mendizorrotzako zaleak, aldiz, Europara begira jarri dira berriro ere aspaldiko partez, baina sailkapenak helburu hori oraindik zazpi puntura ezartzen du. Zail.

Bitartean, historian lehen aldiz Kopako finalerako sailkatu da talde babazorroa, eta noski, Madrilera begira daude gasteiztarrak. Maiatzaren 27rako 52 egun faltako dira Osasunaren aurkako partida jokatzen denean, eta taldeak 52 egun horietako bakoitza Bartzelonaren aurkako finalerako prestakuntza espezifiko bezala hartuko dituenaren  inguruan zalantza gutxi dago.

Gasteiztarren azken lau hilabeteak beldurtzeko modukoak dira. Kopa eta liga batuta, 2016ko azaroaren 20an Espanyolen aurka Mendizorrotzan 0-1 galdu eta gero, lau partidu galdu ditu bakarrik: Bartzelonaren aurka etxean eta Celta, Granada eta Real Madrilen aurka etxetik kanpo. 11 garaipen, 10 berdinketa eta 4 porrot azken 25 partiduetan. 30 gol sartu eta 23 jaso ditu, horietako 9 Bartzelona eta Madrilek sartuta. Latza igo berria den talde batentzat.

Hala ere, hurrengo urtean taldea ia zerotik hasi beharko du Medizorrotzako kirol zuzendaritzak, izan ere, udan utzita ekarri zituzten jokalari guztiak haien klubetara bueltatuko dira: Marcos Llorente, Theo Hernandez, Deyverson eta Victor Camarasa dira horietako lau, Fernando Pacheco atezaina kenduta minutu gehien jokatu dituztenak; aurtengo Alavesen bizkarrezurraren zati handi bat, alegia.

Aldaketak aldaketa, talde berriak eratzen eta zerotik eraikitzen badakiela erakutsi dute babazorroek aurten, eta denboraldi honetako arrakastak esperantzarako lekua badagoela ziurtatzen die zaleei. Bitartean, 52 egun hauek gozatzea besterik ez da falta, hurrengo finalerako beste hamasei urte pasako ez direlakoan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s