Analisia: Izaro Insausti

Ur nahasien erdian, derbia

 

IMG_0349

Izaro Insausti Barandiraran

Marea biziak izan dira azken egunetan. Itsasoa bertan izan ez arren, gertutik atzeman dituzte olatuen kolpe ezberdinak Taxoaren. Zuzendaritzarako hauteskundeen aurrerapena batetik, “Osasuna auziko” epaiketako berritasunak bestetik. Asebete lan dute ordea jokalariek, denboraldiko emaitzei buelta emateko, beraz guztia ahaztu eta norabide berean egin beharko dute igerian.

Aurkaria ere puntu beharrean dator, guztiz helburu ezberdina lortzearren. Europako postuak lau puntura ditu Athleticek, beraz hirunaka batzea besterik ez zaie gelditzen zuri-gorriei. Valverderen jokalariek ordea, denboraldian zehar etxetik kanpoko partidetan izan dute gabezia. Hori baliatu behako dute nafarrek Sadarren denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko.

Ez da unerik okerrena derbirako. Euskal taldeen arteko lehiekin bost puntu bildu ditu Osasunak, orotara hamaika izanik. Horietako bat San Mamesen bildua da hain zuzen ere. Bana berdindu zuten joaneko norgehiagokan. Orduan Martin Monreal zen gorrien aulkian eta talde lehiakorraren itxura eman zuen Bilbon, itxaropen izpiak azaleratuz.

Egun berriz, bestelako helburu bat dute nafarrek. De las Cuevas-ek adierazi bezala, zaleei taldea irabazteko gai dela erakutsi nahi diete. Denboraldi zail honetan babesa ematen jarrai dezaten irabaztea beharrezkoa dela aitortu du jokalariak prentsa aretoan. Horretarako giltza, Athleticek zelairatzen duen intentsitatea berdintzea dela dio erdilariak.

Erritmo biziko lehia espero da. Bi taldeetan jokalari bana deialditik kanpo, denboraldian zehar garrantzia izan dutenak. Kenan Kodro Osasunaren aldetik, Athleticen berriz Yeray. Bizkaitarrek, azken jardunaldietan hobera egin dute fisikoki eta indarra eman dio horrek taldeari. Baloiaren jabe izatea gustuko du Valverdek, eta Osasunak horri eutsiz kontraerasoa baliatu beharko du min egiteko. Hori baita zuri-gorriek aurten erakutsi duten gabezi nagusia, atzeko lerroa tokiz kanpo egotea. Abiadura eta Kepa Arrizabalagaren ate aurrean asmatzea izango da beraz nafarrentzat giltza. Baina ez da erraza izango, Bilboko taldea –Villareal, Atletico Madril, Bartzelona eta Real Madrilen atzetik- ligan gol gutxien jasotzen dituen taldeetako bat baita.

Osasunak defentsako lana du hobetzeko, gol ugari jasotzen dituelako eta berehala topatzen dutelako aurkariek zuloa behin zelai erdiko lerroa gaindituta. Valverderen taldeak hegaletatik aurrera egiteko jokalari abilak izanik eta aurrean errematatzaile onak, tentuz zaindu beharko du hau etxeko taldeak.

Derbian garaipena eskuratzeaz gain, puntuak behar ezberdinetarako. Batzuek Europako postuetara gerturatzeko, besteek berriz marea baretuz berpizteko.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s