Gutxienez, lehiatu

Betis-Osasuna| Eibarren kontra puntu bat lortu eta itxura hobea eman ondoren, hobera egin nahi du Osasunak Benito Villamarin futbol zelaian. Sailkapena bazter utzita, denboraldi amaierarako helburu nagusiak itxura hobetzea, etxean irabaztea eta harrobiaren aldeko apustua berreskuratzea dira.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20161021-636126849224194312_20161021221821-kpx--980x554@MundoDeportivo-Web

Salbazioaren ideia ia baztertuta dauka Osasunak. Hamalau puntuko tartea berreskuratzea ia ezinezkoa da, eta Osasuna hasi da bigarren mailara begira jartzen. Denboraldi amaierara arte, ordea, itxura hobetu nahi du Osasunak lehenengo maila duintasunez uzteko. Sei partida jarrain galdu ostean, Eibarren kontra itxura hobetu zuen Osasunak eta puntu bat lortu zuen. Duintasuna berreskuratzeko lehen pausua izan zen, eta gaur Benito Villamarinen urrats bat gehigo eman nahi du helburu hori lortzeko Betisi partida lehiatuta.

Izan ere, gutxienez partidak lehiatzea eta borrokatzea eskatzen zaio Osasunari, eta ez Espanyol edo Celtaren aurka bezala partida hasieratik galdutzat ematea. Daukan taldearekin kosta egingo zaio Osasunari denboraldia amaitu arte puntu asko lortzea, baina zaleek taldearen borrokarako gogoak ikusi nahi dituzte. Gutxienez partida lehiatu eta aukerak izango dituzula erakustea nahi dute zaleek, garaipena bikaina izango litzatekeen arren, momentuz zail ikusten delako. Eibarren aurka hala izan zen, eta bide horri eutsi behar diote gorritxoek orain.

Victor Sanchez Del Amoren Betisen aurka lehiatuko ditu hiru puntuak Osasunak. Andaluziarrak 14. postuan daude eta salbazioarekiko bederatzi puntuko aldea dute. Eroso, lasai, dago Betis, baina ahal bezain pronto lortu nahiko du salbazioa, azkenean gauzak zaildu egin daitezkeelako.

Bost defentsako sistemarekin jokatzen du Del Amoren Betisek, atzealdea sendotu eta hegaletatik min egiteko. Horrez gainera, zelai erdian ere jokalari onak ditu. Kasurako, Dani Ceballos Betiseko zelai erdiko izarra. Aurrekaldean ere ez da hanka motz geratzen Sevillako taldea Sanabria eta Ruben Castro aurrelariekin. Joaquin ere aulkian izango du Del Amok. Sadarren jokatutkao partidan, Gustavo Poyetek  zuzentzen zuen Betisek azken minutuetan irabazi zuen; Felipe Gutierrezen falta jaurtiketa batean akats nabarmena egin zuen Nauzet atezainak eta punturik gabe geratu zen Osasuna.

Aldaketa handirik ez

Osasunari dagokionez, badirudi Petar Vasiljevicek Eibarren kontra jokatutako hamaikakoa errepikatu dezakeela. Bigarren zati txukuna egin zuen Osasunak Sadarren, eta hori baliatu nahiko du entrenatzaile serbiarrak Sevillatik emaitza positibo bat ekartzeko. Hala ere, Fran Meridak bere aukera izan dezake hamaikakoan sartzeko eta Clerck-ek Fuentes ordezkatu dezake. Berenguerrek ez du jokatu.

Osasuna: Sirigu; Buñuel, Oier, Vujadinovic, Clerc; Loe, Causic, Jaime, R.Torres, Leon eta Kodro.

Betis: Adan; Navarro, Mandi, Pezzela, Tosca, Durmisi; Brasanac, Ruben Pardo, Ceballos; Sanabria eta Ruben Castro.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s