Gertu, baina ezin

Osasuna 1-1 Eibar| Ezer gutxirako balio duen puntua lortu zuten atzo Eibarrek eta Osasunak, Sadarren. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren lehendabiziko hirurogei minutuetan, baina Osasuna azken ordu erdian gehiago izan zen. Kike Garciak egin zuen Eibarren gola eta Kenan Kodrok gorritxoena. Siriguk Osasuna salbatu zuen lehenengo zatian, eta Yoelek Eibar bigarrengoan.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20170313-636250437754976239_20170313231935-kN7B--980x554@MundoDeportivo-Web

Bigarren zatian partida irabazteko zorian izan zen Osasuna, baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan zuen. Eibarrek lehenengo zatian partida erabakitzeko aukera ugari galdu zituen, eta azkenean aho zapore hobearekin geratu zen Petar Vasiljevicen taldea. Lehenengo zati txarra egin zuten arren, duintasuna berreskuratu zuten gorritxoek azken minutuetako oldarraldiari esker. Jose Luis Mendilibar, berriz, haserre Eibarri partida irabazteko falta izan zitzaion gringatik.

Jaun eta jabe izan zen Eibar lehenengo zatian. Erritmorik gabeko hasiera batean, armaginek nahieran kontrolatu zuten neurketa. Patxadaz jokatu zuten Mendilibarren mutilek, Osasuna lozorroan atera zela aprobetxtauta. Alta, Eibarrek ez zuen eraso erauntsirik antolatu eta lehenengo minutuetan erruz ikusi ziren gol aukerak.

Anaitz Arbilla nafarra izan zen lehendabiziko saiakera egin zuena; ezker hegaletik sartuta egin zuen erdiraketa pozoindu egin zen eta sareetara joateko zorian egon zen; Siriguk gelditu bikaina egin zuen. Arbillaren aukeraren ostean, Sergi Enrichen txanda izan zen. Armaginen aurrelariak Vujadinovic gainditu zuen birritan, baina bere bi erdiraketak txarrak izan ziren. Hala ere, Takashi Inui japoniarrak izan zituen lehenengo zatiko bi aukerarik onenak; ezker hegaletik barrura sartu eta area kanpotik bi jaurtiketa dotore egin zituen. Salvatore Siriguk, ordea, bi geldiketa bikain egin zituen eta ezerezean utzi zituen Eibarko hegalaren ahaleginak. Atezain italiarra partida gorritxo nabarmena izan zen. Bestalde, Osasunak Kenan Kodroren burukada batean izan zuen lehenengo 45 minutuetako aukera bakarra. Gainontzekoan, Osasuna ez zen gerturatu ere egin Yoelen area ingurura.

Bigarren zatiko lehendabiziko minutuetan ere Mendilibarren mutilek aginte makila hartu zuten. Hala, 52. minutuan takashi inui gola egiteko zorian zegoen, baina Oier Sanjurjo kapitainak ateko zulotik atera zuen baloia. Leonek izan zuen aukera bat Yoelen aurrean, baina aurrelaria lokartu egin zen eta baloia ongi atera zion Ramisek. Eibarren nagusitasuna Kike Garciak eraman zuen markagailura 72. minutuan. Zelairatu berri zela, Pedro Leonek sakonean egindako pasea aprobetxatu Ander Capa ondoko marrara iritsi zenheriotzaren pasea jartzeko; Garciak ez zuen barkatu. Bat eta hutsekoarekin bazirudien partida galdutzat emango zuela Osasunak, baina gorritxoak suspertu egin ziren.

Dena den, markagailuan atzetik zela Vasiljevicek Sergio Leon aulkira bidali zuen eta Clerc hegalean sartu zuen Fuentesen aurretik; Kenan Kodro hegaletik aurrealdera pasatu zen. Ez zen aurrelari andaluziarraren partida onena izan, motel ibili zelako baina harmailetan ez zen aldaketaren zergatia ulertu. Zaleek euren desadostasuna adierazi zuten, eta Vasiljevicen zein zuzendaitzaren dimisioa eskatu zuten txistu artean. Aldaketak, baina, ongi funtzionatu zuen. Bigarren zelaian Causicen ordez zelairatu zen Merida eta Jaimeren artean jokaldia ehundu zuten area barruan, eta bigarren zutoinera egindako erdiraketa bikain ehizatu zuen Kenan Kodrok.

Aldaketa desegin zuen Vasiljevicek Fuentes kendu eta Oriol Riera sartuta, eta Osasuna irabaztetik gertu izan zen. Loeren burukada bikain geratu zuen Yoelek, eta gauza berbera egin zuen Oriol Rieraren burukadarekin partida amaitzear zela. Gertu, baina irabazi gabe jarraitzen du Osasunak. Ia bosti hilabate pasatu dira denboraldiko garaipen bakarra lortu zuenetik.

Golak: 0-1; Kike Garciak (72′). 1-1; Kenan Kodro (79′).

Osasuna: Sirigu; Buñuel, Oier, Vujadinovic, Fuentes (Oriol Riera, 82′); Loe, Causic (Merida, 64′), Jaime, R.Torres; Sergio Leon (Clerc, 64′) eta Kenan Kodro.

Eibar: Yoel; Capa, Ramis, Lejeune, Arbilla; Dani Garcia, Escalante, P.Leon, Inui (Peña, 64′), Adrian Gonzalez (Kike Garcia, 71′) eta Sergi Enrich (Rivera 83′).

Epailea: Jaime Latre.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s