Finalak baino ez zaizkio gelditzen

Las Palmas-Osasuna (Igandea 18.30, Kanaria handia futbol zelaia)| Aldaketa ugari egingo ditu Petar Vasiljevic Osasunako entrenatzaileak Las Palmasi irabazi ahal izateko. Azken hiru partidetan behera nabarmen egin ostean, lehiakortasuna berreskuratu beharko du talde nafarrak Kanaria Handian futbol zelaian emaitza positiboren bat lortu nahi badu.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_dsc0329_3d7673c0

Lehiakortasuna ere galdu du Osasunak. Petar Vasiljevicek taldearen agintea hartu zuenean nabarmen egin zuen gora taldearen mailak, eta partidak irabaztetik gertu egon ziren. Bada, orain, taldeak serbiarrarekin berreskuratu zuen lehiakortasun hori galdu du, eta are gehiago hondoratu da sailkapenean; gaur galdu edo berdinduz gero, izuli oso bat emango du garaipenik lortu gabe. Gainera, jaitsiera postuetan dauden beste bi taldeek, Sportingek eta bereziki Granadak, aurrera pausu bat eman dutem eta salbazioaren lehian sartu dira bete betean; bakar bakarrik geratu da Osasuna sailkapenaren azken postuan, gorago daudenekiko alde handiarekin.

Hala, beste final bat jokatu beharko du Osasunak, gaur, Las Palmasen kontra, Kanaria handia futbol zelaian. Hamahiru partida geratzen dira liga amaitzeko, eta denak izango dira finalak osasunarentzat. Hortaz, aurkarien kontra ez ezik, denboraren kontra ere borrokatu beharko dute gorritxoek, gaizki emandako urrats batek are gehiago gerturatuko lukeelako taldea Bigarren Mailara.

Osasunarentzat Lehenengo Mailako talde guztiak izan dira aurkari zailak. Hala ere, emaitzei baino jokoari begiratuz gero, Quique Setienen Las Palmas ligako talde onenetarikoa da. Lerro bakoitzean jokalari interesgarriak diuen arren, zelai erdia da talde honen nukleoa; Vicente Gomez, Jonathan Viera eta Roque Mesak osatzen dute. Vierak azken pasea eta gola ematen dizkio taldeari, Gomezek lana erruz egitez gain ongi iristen da azken metroetara, eta Mesak taldearen aginte makila du.

Aurrealdeko lerroa ere ez da makala. Kevin Prince Boateng, Tana eta neguko merkatuan Paris Saint Germainetik iritsi den Jesek osatzen dute. Atzealdea da taldearen hutsune nagusia, nahiz eta Mauricio Lemos atzeko erdilari dotorea hasieratik ari den. Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka 1-3 aurreratu ziren arren, azkenean puntu bakar bat eraman ahal izan zuten horiek kanarietara. Hala eta guztiz ere, azken bost partidetan garaipenik ez du lortu Setienen taldeak; lau porrot eta Bernabeuko berdinketa.

Hamaikakoan, aldaketa festa

Etxean jokatutako azken partidan egin bezala, badirudi Vasiljevicek aldaketa ugari egingo dituela gaurko partidarako. Kasurako, Oriol Riera deialditik at utzi zuen serbiarrak asteon. Atsedena emateko erabiliko ditu entrenatzaileak aldaketak, eta agian hainbeste aukera izan ez dutenei ere emango dizkie minutua. Dena den, pista handirik ez du eman asteko entrenamenduetan Vasljevicek.

Osasuna: Sirigu; Berenguer, Oier, Vujadinovic, Fuentes; Loe, De las cuevas, Olabide, Jaime, Merida; eta Sergio Leon.

Las Palmas: Javi Varas; Simon, Lemos, Bigas, Castellano; Roque Mesa, Jonathan Viera, Vicente Gomez; Jese, Tana eta Boateng.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s