Itxura hobetu nahi dute

Osasuna-Vila-real (19.30, Euskalerria Irratia FM98.3| Celtaren eta Espanyolen aurka itxura negargarria eman ondoren, Osasunak beste aurpegi bat eman nahi du Vila-realen kontra, Sadarren. Eta, bide batez, denboraldiko lehendabiziko garaipena lortu nahi dute gorritxoek. Irabaziko balute, salbazioa zortzi puntutara izango lukete, Leganesek atzo galdu ostean. Oierri txartel gorria kendu diote, eta hasieratik jokatzeko prest dago.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

14748295130738

Denbora agortzen ari zaio Osasunari. Ez dago gehiago huts egiteko aukerarik taldeak goraka egin eta mailari eusteko borrokan sartzen hasi nahi badu; Leganes 11 puntutara dago, partida bat gehiagorekin. Hori lortzeko ezinbestekoa da gaur Vila-reali irabaztea. Berdinketak ere ez dio balio. Fran Escribaren taldeari irabazteko, ordea, Celta eta Espanyolen kontra emandako itxura hobetu beharko dute gorritxoek.

Nahitaezkoa izango da defentsan hobetzea hiru puntuak lortu nahi baditu. Azken lau partidetan —Real Madrid, Reala, Celta, Espanyol— 12 gol jaso dituzte gorritxoek. Gainera,  azken bi partidetan maila ere ez du eman taldeak; Vasiljevicen entrenatzaile denetik jokatu dituzten partida txarrenak izan dira. Horrenbestez, Real Madrilen eta Realaren aurka erakutsitako grina eta gosea berreskuratu beharko dituzte gorritxoek, defentsan hobetuta, hiru puntuak lortzeko aukerarik izan nahi badute.

Aurkari gogorra izango du aurrean Osasunak. Escribaren Vila-real Europako postuetan sartzeko lehian bete betean sartuta dago, eta asteburuan sorpresa emateko zorian egon zen Real Madrilen aurka; 2 eta 3 irabazi zuten Madrildarrek azkenean, polemika tarteko. Baloi jabetza handia izaten duen taldea da —Bruno Soriano eta Triguerosen gidaritzapean—, eta zelai erdian bereziki jokalari onak dituen arren, aurrekaldean ere baditu jokalari finak; Castillejo, Soldado edo Bakambu. Lehenengo itzulian, hiru gol egin zizkion Vila-realek lehendabiziko zatian, eta Torresek pernalti bat sartu zuen arren, partida erabakita utzi zuten atsedenaldira joan aurretik.

Oier, jokatzeko prest

Espanyolen kontra galdu eta gero, badirudi Vasiljevicek bidea aldatu duela. Hau da, harrobiari leku gehiago eman dio deialdian eta hainbat fitxaketa —Loe edo Jaime Romero— deialditik kanpo geratu dira. Era berean, Oier eta Vujadinovic ere jokatzeko prest izango dira. Atzelari nafarrari txartel gorria kendu diote, eta Vujadinovic osatu da Cornella-El Praten hartu zuen kolpetik.

Bestalde, litekeena da Berenguer, Sergio Leon, eta Oriol Riera ere hamaikakora itzultzea eta Vasiljevicek bosteko defentsa sistema berreskuratzea.

Osasuna: Sirigu; Bereguer, Oier, D.Garcia, Vujadinovic; Clerc; Causic, De Las Cuevas, R.Torres; Sergio Leon eta Oriol Riera.

Vila-real: Andres; Rukavina, Mussachio, Victor Ruiz, Jaume Costa; Rodrigo, Trigueros, Jonathan Dos Santos, Castillejo; Soldado eta Bakambu.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s