Estatistikak, birrintzaileak

Denboraldi gogorra izaten ari da Osasunarentzat. Gorritxoek partida bakar bat irabazi dute, eta hamar puntu lortuta, sailkapeneko azken postuan hondoratuta daude. Gorritxoen egoera zailaren zergatiak ulertzeko denboraldiko estatistika esanguratsuenetako batzuk berreskuratu ditugu erreportaje honetan.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

pedja

Estatistikek eta datuek argi uzten dute Osasuna denboraldi kaxkarra egiten ari dela. Zuloa, batik bat, defentsan dute gorritxoek; bi gol baino gehiago jasotzen dituzte partidako. Horrez gain, geldikako jokaldietan taldeak duen hutsunea ere agerikoa da, erasoan zein defentsa lanetan. Bada, horrek hamar puntu baino ez lortzera eraman ditu Enrike Martin, Caparros eta Vasiljevicekin.

Puntuak. Garaipen bakarra eta zazpi berdinketa eskuratu ditu Osasunak ligan: Eibarri 2 eta 3 irabazi zioten. Malaga, Celta, Las Palmas, Athletic,  Valentzia, Malaga eta Granadaren aurka izan dira berdinketak. Beraz, etxean lau puntu lortu dituzte eta etxetik kanpo gainontzeko seiak.

Golak. Bigarren itzuliko lau partida jokatu direnean, 24 gol egin eta 52 jaso ditu talde gorritxoak. Bada, horrek esan nahi du Osasunak, partida bakoitzean 2,26 gol jasotzen dituela, partidako 1,04 gol sartzen dituen bitartean. Hortaz, ondorioztatu daiteke, Osasunak partida bat irabazteko 3 gol egin behar dituela, defentsan hobetu ezean. Konparaziora, iaz bigarren mailan jokatu zituen 42 neurketetan —igoera fasea kontuan hartu gabe- 40 gol jaso zituen talde nafarrak; 47 gol egin zituen. Alta, albiste ona da aurrelari titularrak, Sergio Leonek, zazpi gol sartu dituela dagoeneko.

Horrez gain, Osasuna da Europan aurtengo denboraldian buruz gol gehien jaso duen taldea. Azken jardunaldian Jozabedek sartutako golaren ostean —Celta 3-0 Osasuna— 18 dira jada Osasunari buruz aurten sartu dizkioten golak.

Jaurtiketak. Ate aurrean Osasunak dituen aukerak ongi aprobetxatu dituela esan daiteke, bataz beste partidako 3.4 aldiz bakarrik jaurtitzen duelako talde nafarrak hiru zutoinen artean. Jaurtiketa guztiak kontuan hartuz gero, 10.9 jaurtiketa egiten dituzte partidako. Aurkariek, aldiz, 12.4 aldiz jaurtitzen dute gorritxoen atera bataz beste partidako, eta jaurtiketa guztien %72 area barrutik egiten dituzte. Ligako markarik txarrena da, eta horrek ondorengo datua dakar; 5.61 jaurtiketa behar dituzte aurkariek Osasunari gol bat egiteko. Erraztasun gehiegi, kontuan hartzen badugu Osasunak partidako 3.4 aldiz bakarrik jauritzen duela hiru zutoinen artean.

Atezainen lana ere ezbaian egon da aurtengo denboraldian. Honezkero, lau atezainek defendatu dute Osasunaren atea: Mario Fernandez, Nauzet Perez, Alvaro Fernandez eta Salvatore Sirigu. Beste behin, estatistikek agerian uzten dute Osasunak atzeko lerroan zein atean izan edo duen zuloa: Osasunako atezainek jaurtiketen %55 gelditzen dituzte, ligako bataz bestekoa %66.82an dagoenean.

Geldikako jokaldiak. Iragan sasoian geldidako jaurtiketei etekin ikaragarria atera ostean, aurten ezinean dabiltza gorritxoak. Osasunak jaurtitzen dituen geldikako jokaldien %4,7 bakarrik amaitzen dira golean, ligaren batez bestekoa baino 12,68 puntu gutxiago. Haatik, Osasunari egin dizkioten gol guztien %19.23 geldikako jokaldietan jaso ditu. Hala, geldikako jokaldietan sartu eta egin dituen golak alderatuta, emaitzek diote Osasunak 6 puntu galdu dituela.

Kornerren datuak ere adierazgarriak dira. Izan ere, Osasunak 97 korner atera behar ditu gola egiteko, ligako bigarren markarik txarrena —Las Palmasek 105 atera behar ditu gola egiteko—. Alta, Osasunak 11 kornerretik behin gol bat jasotzen du.

Azken hamar minutuetan. Partidako azken minutuetan ere puntuak galdu izan ditu Osasunak aurtengo denboraldian. 80. minututik aurrera, Osasunari gol bat egiteko nahikoa da 4.33 jaurtiketa egitea bataz beste; lehenengo 80 minutuetan 5.5 jaurtiketa behar dituzte aurkariek gol bat egiteko. Dena den, egia da Osasunak ere azken minutuetan puntuak berreskuratu dituela. Esaterako, Valentziaren aurka luzapeneko minutuetan egin zuen berdinketaren gola Carlos Clercek. Hala, partidako azken hamar minutuetan gorritxoek 0.5 goleko bataz besteko marka dute.

Bestelakoak. Berenguerrek lau gol pase eman ditu aurten, taldeko asistentzia guztien %23,53. Bestalde, De Las Cuevas da lehenego mailan ate aurrean markarik txarrenetakoa duen jokalarietako bat; gorritxoak 12 jaurtiketa egin ditu, eta ez du gol bakar bat ere sartu, momentuz bederen.

Hortaz landa, Osasunak baloi jabetzaren %42a izaten du partida bakoitzean bataz beste, eta jokalari gorritxoen pase onen estatistika ere ez da ona: pase guztien %67 dira bakarrik ongi emandako paseak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s