Caparros: “Irizpiderik gabeko presidente eta zuzendaritza topatu nituen Osasunan”

Osasunako teknikari ohiak gogor jo du Luis Sabalza presidentearen eta hura buru duen zuzendaritzaren kontra. Bere hitzetan, Nafarroako klubean “iruzur” egin zioten.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

Caparros_Seleccion2.jpg

Osasunako prestatzaile postutik kargugabetu zutenean sortu ez zuen zalaparta eragin du gaur Joaquin Caparrosek, Radio Marcari eskainitako elkarrizketa batean. Aho bizarrik gabe mintzatu da talde nafarrean bizitakoaz, eta, batik bat, Luis Sabalza presidentea izan du jo-puntuan. Besteak beste, adierazi du “inongo irizpiderik gabeko” presidente eta zuzendaritza batzordea aurkitu zituela Osasunan.

“Iruzur egin zidaten. Epe luzerako proiektu bat sinatu nuen, Bigarren Mailan aritzeko aukera ere barnebiltzen zuena. Oraindik bueltak ematen ari natzaio…”, nabarmendu du teknikari espainiarrak. Bere hitzetan, “ilusioz beterik” iritsi ziren Iruñeara, baina gauzak zaildu ei zituen Sabalzarekin zuen harremanak. “Presidentearen eta entrenatzailearen artean enpatiarik ez dagoenean, zalantzak sortzen zaizkizu”.

Behin barruak askatzen hasita, ez da hor gelditu, eta Osasunako presidentearen kudeaketa deitoratzen segitu du. “Pena da harremanik ez izatea klubaren historiaren eta presidentearen artean. Sabalzak badu borondatea, baino horrekin ez da aski talde historiko bat kudeatzeko. Epe luzerako proiektu bat eskaini zidan, harrobian oinarritua, eta esan zidan hauteskundeetan berriz ere aukeratzen bazuten, kontratua luzatuko zidala”.

Caparrosek aitortu du taldearen emaitzak txarrak ari zirela izaten, baina, orobat, azpimarratu du harrobiarekin lan ona ari zela egiten. “Gurekin beheko kategorietako hainbat gaztek egin zuten debuta. Espero dut irizpide hori ez aldatzea, eta oraingo entrenatzailea postuan mantentzea, oraindik badituztelako aukerak. Ea salbatzerik baduten. Hor daude Granadaren eta Sportingen adibideak”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s