Hobekuntzarekin ez da aski

Celta-Osasuna (BeIN La Liga, 18.30)| Balaidosen beste final bat jokatuko du gaur Petar Vasiljevicekin taldeak. Osasunak hirunaka batu behar ditu puntuak zulotik ateratzeko aukeraren bat izan nahi badu, eta Celta maila oneko taldea den arren, puntu guztiak dira garrantzitsuak gorritxoentzat. Imanol Garcia eta Jaime Romero etxean utzi ditu entrenatzaile serbiarrak, eta Fausto min hartuta dago; Loek hasieratik jokatu dezake.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016091812114371061

Puntuak behar ditu Osasunak. Gaizki edo ongi jokatu, puntuak atera beharko ditu Osasunak gaur Balaidosetik, zuloan are gehiago hondoratu nahi ez badu. Eta hirunaka patrikaratu behar ditu, berdinketa batek ezer gutxirako balio diolako Petar Vasiljevicen taldeari. Hobekuntzarekin ez da aski, aitzakia agortzen ari zaio Osasunari, eta zirt edo zart egin beharko du Balaidosen zein hurrengo jardunaldietan denboraldi amaieran mailari eusteko aukerarik izan nahi badu.

Sailkapenean aurrera pausu bat egiteko jardunaldi aproposa da, gainera. Leganesek Bartzelonaren zelaian jokatu beharko du, eta Osasunak aukera izan dezake salbazioa 5 puntutara gerturatzeko. Atzo, aldiz, Sportingek 1-4 galdu zuen Atleticoren aurka eta Granadak 4 eta 1 irabazi zion Betisi ostiralean. Gauzak estu daude, Leganes, Granada eta Sporting bi punturen baitan daudelako, eta Osasunak lehia horretara gerturatu nahi du.

Lehenengo itzulian erabat nagusi izan zen Celta Sadarren, baina puntu bakar bat eraman zuten Galizara. Ate aurrean huts egin zuen Berizzoren taldeak, hiru alditan topo egin baitzuen Vigoko taldeak langarekin. Denboraldi hasieran puntuak ateratzea kostatu zitzaion talde galiziarrari, baina Sadarren jokatu zenetik asko hazi da Berizzoren taldea.

Edozeini irabazteko gai dela frogatu du, gainera. Real Madrid kopatik kanpo utzi zuen bi partidatan nagusi izanda. Alta, ligan oraindik Europako postuetatik urruti daude; Berizzorenak 10. postuan daude, 6. postutik 6 puntutara. Era berean, Europa liga jokatu zuen ostegunean talde galiziarrak eta horrek ere eragina izan dezake gaurko norgehiagokan, Berrizok taldean aldaketa asko sartuko dituela ematen duelako.

Faustoren baja garrantzitsua

Balaidosen neurketarako Real Madrilen aurka joaktu zuen hamaikakotik hiru baja baieztatuta  dauzka serbiarrak. Tanok luzerako egongo da zelaietatik kanpo, eta Faustok ere ezin izan zuen azken lan saioa amaitu. Erdilaria bere momenturik onenean dago, eta baja garrantzitsua izango da gorritxoentzat. Azkenik, Jaime Romero eta Imanol Garcia etxean utzi ditu entrenatzaileak. Hala, David Garcia, De Las Cuevase eta Raoul Loe hamaikakoan sartu daitezke.

Osasuna: Sirigu; Oier, D.Garcia, Vujadinovic, Fuentes; Causic, Loe, De Las Cuevas, Berenguer; Riviere eta Sergio Leon.

Celta: Ruben Blanco; Jonny, Sergi Gomez, Fontas, Planas; Radoja, Marcelo Diaz, Jozabed; Wass, Pione Sisto eta Rossi.

Epailea: Bikandi Garrido.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s