Patxi Puñal: “Fitxaketa batzuek ez dute etxekoen maila hobetu”

Osasuna Bigarren mailara jaitsi zen urtean hartu zuen erretiroa Patxi Puñalek (Iruñea, 1975) malko artean. Ordutik, fokuetatik aldenduta bizi da nafarra. Hala ere, Osasunaren egungo egoeraz hausnarketa egiteko ahots kualifikatuetako bat da. Iñaki Lorda kazetariari Panenka aldizkariko 60.zenbakirako esandakoak bildu ditugu erreportaje honetan.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

caosasunavrealbetisbalompielaligalkjg5p3m9pdl

Futbolaren mundura itzuli nahi du Patxi Puñalek. Entrenatzaile, laguntzaile edo beste postu batean hasi nahiko luke, futbola ikusten duenean lagundu dezakeela nabaritzen duelako. Osasunak bere filosofiari eutsi behar diola argi dauka, eta Enrike Martin kargugabetzeko era traketsa izan zela adierazi dio, besteak beste, Iñaki Lordari Panenka aldizkarian.

Osasunaren filosofia. “Taldeak  egonkortzen doazen heinean, diru gehiago lortzen dute, eta kanpotik jende gehiago ekartzen dute. Momentu bat iristen da, ordea, mailari eutsi ezin zaiola, eta kolpe handia hartzen duzu kluba eta taldea neurriz kanpo hazi direlako. Osasunari hori gertatu zitzaion. Zaila den arren, Osasunak bere filosofiari eutsi behar dio. Talde guztietan da zaila. Kasurako, Eibarren soldata altuak dituzte jokalariek. Ongi jokatzen ari dira eta momentu onean daude, baina ikusiko dugu momentu on hori pasatzen denean nola dagoen egoera”.

Kanpoko jokalarien fitxaketak. “Taldean etxeko jokalariak mantentzea garrantzitsua da. Ez bakarrik Osasunan, edozein taldetan. Pixkanaka bada ere harrobiaren aldeko apustua egiten duten talde gehiago agertzen dira, eta hori oso garrantzitsua da. Dena den, horrek ez du esan nahi kanpotik ekarritako jokalariek balio ez dutenik. Osasunari dagokionez, jokalari oso gazteak daude, eta agian beteranoren bat gehiago falta da. Hala ere, egin diren fitxaketetako batzuek ez dute etxeko maila hobetu.

Sadarreko giroa. “Zaleak zelaira joaten dira, eta dena ondo doanean eta taldea goran dagoenean giroa izugarria da. Orain, zelaira joaten jarraitzen dugu, baina taldearen jokoak zerbait gehiago erakartzea falta zaie zaleei.

Enrike Martinen kargugabetzea. “Martinek Osasunarengatik gauza ikaragarriak egin ditu; eskerrak eman behar zaizkio. Ulertzen dut emaitzek agintzen zutela futbolean eta zuzendaritzak zerbait aldatu behar zuela. Erabakia hartzen baduzu, ordea, erabakia esateko modua kontuan hartu behar da. Aurpegira begiratuta esan behar zaio hartu den erabakia. Martin futboleko gizona da, ulertzen du horrelako gauzak gertatzen direla. Gauzak esateko moduak ez dira onak izan, ez zaizkio inori gustatu, eta hala jakinarazi diote zaleek zuzendaritzari”.

Euskal Selekzioa. Patxi Puñalek kritikak jaso zituen Euskal Selekzioarekin jokatzegatik Nafarroako gizartearen sektore baten partetik. Are gehiago,  Euskal selekzioarekin joan ez zedin data berean jarri zuten Nafarroako selekzioaren partida. Hauxe dio Osasunako jokalari ohiak: “Euskal Selekzioaren deialdian sartzea oso polita zen. Nire ideia zen Euskal Herriarekin zerikusia zuten gauza guztiak ez kritikatzea Nafarroako gizartearen parte batek. Azkenean, denek nahi zuten gu alde batean edo bestean jartzea, eta horrek arazoak sortu zizkigun”.

‘Osasuna auzia´. 2013-14 denboraldian Partidak adosteengatik deklaratzera deitu zuten Puñal: “Nire ibilbidea zikindu zuten. Lehenengo aldia zen epaile baten aurreran nengoela, eta inoiz ez nuen pentsatzen horrelako egun bat iritsiko zenik”.

Erretiroaz. “2013-14 denboraldian aurre denboraldia osatzea eta besteen mailara jartzea asko kostatu zitzaidan. Abenduan erabaki nuen nire azken urtea izango zela. Taldea lehenengo mailan uztea nahi nuen, baina sentitzen nuen ezin nuela futbolean jarraitu.

Futbolaren mundura itzultzeko asmoa. “Erretiroa hartu nuenean distantzia pixka bat hartu nahi nuen, baina orain futbolera itzultzeko geroz eta gogo gehiago daukat. Zelaian lan egitea gustatuko litzaidake, berdegunean egotea. Partidak ikustera joaten naizenean lagundu nezakeela uste dut.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s