Puntuek dute benetako balioa

Osasuna 1-3 Real Madril| Real Madriden joa nahikoa izan zen aurpegi ona eman zuen Osasuna gainditzeko. Gorritxoak nagusi izan ziren lehenengo zatian, baina bigarrengoan fisikoki behera egin zuten, eta Madrildarrek zertxobait estutu zuten hiru puntuak lortzeko. Tanok tibia eta peronea apurtu zituen lehenengo zatian.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

1486846886_341889_1486847089_noticia_normal

Partida ona jokatu, baina berriz ere galdu. Petar Vasiljevick aulkira iritsi zenetik taldeak jokatu dituen partida ia guztiak definitzeko balio du esaldiak. Lehenengo mailako talde guztiekin lehiatzeko gai dira orain gorritxoak, baina ez dute punturik lortzen. Real Madriden aurka ere hala gertatu zen. Partida txukuna, dotorea jokatu zuten nafarrek, baina puntuak madrildarrek eraman zituzten.

Real Madrilek ezer gutxi behar izan zuen lehenengo gola aurkitzeko, eta Sergio Leonen gol ikusgarri batekin berdindu arren, 60. minututik aurrera Osasunari gasolina falta izan zitzaion. Zidanen mutilek estutu zuten, eta atzealdeko lerroaren hutsegiteak aprobetxatu zituzten nagusi izan gabe hiru puntuak etxera eramateko. Iscok egin zuen bigarren gola eta Lucas Vazquezek hirugarrena.

Lehenengo zati onak egin ohi ditu Vasiljevicen taldeak. Realaren kontra egin zuen, eta baita lehenengo mailako liderraren kontra. Lauko defentsa berreskuratu zuen serbiarrak eta Osasuna ondo aritu zen, defentsan zein erasoan. Nagusi ziren gorritxoak, batik bat Zidanen plantemendu arraroarekin deseroso zeudelako madrildarrak —Hiru atzelari eta bi hegal luzerekin jokatu zuen— eta Osasunak min egiteko aprobetxatu zuen. Madrildarrei, ordea, ezin zaie abagune bakar bat ere eman, gai direlako ezer egin gabe golak sartu eta partidak irabazteko. 24.minutuan atzelariei bizkarra hartu eta Siriguren ate aurrean bakarrik geratu zen Ronaldok egin zuen lehendabiziko gola. Siriguk gehiago egin zezakeen.

Osasunak ez zuen etsi, eta zortzi minutu beranduago lortu zuen partida berdintzea. Danilok pase bat huts egin zuen, Fuentesek berreskuratu eta pase luzea egin zion Segio Leoni, eta honek bikain loratu zuen Keylor Navasen gainetik. Aurrelari andaluziarraren denboraldiko zazpigarren gola da. Osasunak gehiago nahi zuen, baina Real Madrileko jokalari onena izan zen Keylor Navasekin egin zuen topo: Riviereren jaurtiketa bat bikain gelditu zuen eta Faustoren bi saiakera ere ezerezean utzi zituen. Alta, Real Madrilek abagune bikaina izan zuen bigarrena egiteko; Benzema ateko zuloan bakarrik geratu zen, baina Siriguk lurretik eskua atera eta gelditu harrigarria egin zuen.

Erregai falta

Atsendenalditik bueltatu bezain pronto Osasuna markagailuan aurretik jartzeko zorian izan zen. Sergio Leonek bikain gainditu zuen Ramos, baina ezkerrez egindako jaurtiketa bikain gelditu zuen Navasek. Lehenengo zati onak egiten ditu Vasiljevicen taldeak, baina bigarren 45 minutuetan taldeak behera egiten du. Hala, Osasunak 60. minutura arte eutsi zuen, eta handik aurrera Madrildarrek hartu zuten aginte makila. Lehenengo zatian Tanok tibia eta peronea apurtu zituen, eta David Garcia zelairatu zuen Oier eskuin hegalean birkokatuz. Bigarren zatian berehala egin zituen aldaketa Vasiljevicek —Loe eta Clerc Fuentes eta Faustoren ordez-, partidaren azken ordu erdian sartu baino lehen. Eta horrek ere bere eragina izan zuen partidan, fisikoki nekatuta zeudelako hainbat jokalari, Riviere eta Jaime, adibidez. Hori horrela,  Iscok egin zuen gola 61.minutuan, area barruan egon ziren zoritxarreko hainbat aldaratze aprobetxatu ostean.

Partida amaitu arte Zidanen taldeak erritmoa kendu nahi izan zion partidari, eta Osasuna erabat desagertu zen. Hala ere, area barruan Rivierek aukera izan zuen partida berdintzeko. Partidaren hondarrean, Lucas Vazquezek Real Madrilen hirugarren gola egin zuen. Itxura bai, baina punturik lortu gabe jarraitzen du Osausnak. Eta puntuak dira garrantzitsuak, salbazioa zortzi puntutara dagoelako.

Fitxa teknikoa

Golak: 0-1 Ronaldo 15`; 1-1 Leon 23´; 1-2 Isco 61´; 1-3 Lucas Vazquez 93´.

Osasuna: Sirigu; Tano (D.Garcia, 15´), Oier, Vujadinovic, Fuentes (Clerc, 53´); Fausto (Loe, 60´), Causic, Jaime, Berenguer; Riviere eta Sergio Leon.

Real Madril: Danilo (James, 57´), Ramos, Varane, Nacho, Marcelo; Casemiro, Modric, Isco (Kovacic, 87´); Ronaldo eta Benzema (Lucas Vazquez, 71´).

Epailea: Iglesias Villanueva.

Bestelakoak: 17.770 ikusle Sadarren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s