Irabazi, miraria gauzatzen hasteko

Reala-Osasuna (Igandean 18.30, Anoeta futbol zelaia)|  Malagaren aurka berdindu ostean, Osasunak Anoetan lehiatu beharko ditu miraria lortzeko beharrezkoak zaizkion hiru puntuak. Realean, Iñigo Martinez atzelari ondarrutarrak ez du jokatuko. Osasunan, berriz,  Siriguk debuta egingo du, eta Vujadinovic eta Raoul Loe deialditik kanpo geratu dira.

w_900x700_27190710image

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Hogei jardunaldi jokatu ostean, Osasunak garaipen bakarra lortu du Santander Ligan. Marka da. Alta, Osasunak oraindik sinisten du salbazioa lortu dezakela. Petar Vasiljevicek taldean ardura hartu zuenetik gorritxoek nabarmen egin dute gora, serbiarrarekin oraindik garaipenik lortu ez duten arren. Hobekuntza horrek, ordea, taldea hauspotu du, eta egoera oso ezkorrean dauden arren, itxaropena badago.

Garaipen bat bakarrik lortu arren, jaitsiera postuetan dauden gainontzeko taldeek ere ez dute lehenengo itzuli ona osatu. Gorritxoek Eibarren kontra lortu zuten denboraldiko garaipen bakarra, baina azken jardunaldian lortutako berdinketari esker postu bat gora egin zuten sailkapenean, eta Granada dago orain azken postuan, gorritxoen puntu berdinekin. Jaitsiera postuean dagoen azken taldea Sporting da 13 punturekin, eta atzetik dituen bi taldeekiko 3 puntuko abantailarekin. Bitartean, pixkanaka pixkanaka Leganes ere zuloan sartzen hasi da.

Talde madrildarrak atzo Atletico Madrilen kontra galdu egin zuen, eta Spotingekiko 5 puntuko aldea duen arren, asturiarrek Alavesi irabaziko baliote Asier Garitanoren taldea erabat murgilduko litzateke borrokan. Hala, Osasunak bihar sailkapenean diferentziak mozteko abagune ona du; Sportingek Alaves jasoko du eta Granadak astelehenean jokatuko du Las Palmasen kontra.

Denboraldi amaierara arte jokatuko dituen partida guztiak erabakigarriak, finalak, izango dira gorritxoentzat. Ez dago partida jokatu aurretik garaipenari ihes egiten uzteko tartetik, eta aurrean duen aurkaria duela, Osasuna puntuak hirunaka batzera behartuta dago.

Aurkari zaila izango du gaur Osasunak euskal derbian. Eusebio Sacristanen taldeak aurtengo denboraldian erakutsi du talde handienekin lehiatzeko gai dela, eta Europako txapelketetan sartzeko hautagai nagusietako bat da. Baloi jabetza erabili nahiko du Realak Osasunari min egiteko, nagusitasuna zelai erdian lortu nahiko du Zurutuza eta Illarramendiren bitartez, eta aurrealdean dituzten hiru jokalari apartek erabaki dezakete partida txuri urdinen alde. Oiartzabal, Vela eta Willian Jose maila ona ematen ari dira, eta aulkitik atera ohi den Juanmi ere ezin daiteke ahantzi. Realari min egiteko kontraerasoak baliatu beharko dituzte gorritxoek bereziki.

Horrez gain, defentsan sendotasuna irabazi du aurten talde Donostiarrak. Iñigo Martinezekin batera urteko sopresa nagusienetako bat izaten ari den Raul Navasek bere lekua lortu du hamaikakoan. Dena den, biharko partidarako Iñigo Martinez zigortuta dago eta Sacristanek erabaki beharko du nork ordezkatuko duen atzelari bizkaitarra; Elustondo edo Mikel Gonzalez. Hala, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Realak: Rulli, Zaldua, Elustondo, Raul Navas, Yuri; Illara, Zurutuza, Xabi Prieto; Vela, Oiartzabal, eta Willian Jose. Txuri urdinak Real Madrilen kontra hiru eta huts galtzetik datoz, eta gorritxoak Malagaren aurka bana berdintzetik, lehenengo itzulian gertatu bezala

Sirigu, hamaikakoan

Gorritxoei dagokionez, hobekuntza garaipen bilakatzea falta zaio taldeari. Eta, horretarako, bereziki defentsa sendotu beharko du Vasiljevicek. Hala, badirudi Unai Garcia aulkian geratuko dela eta bere ordez Tano sartuko da. Atzealdean ez ezik, atepean ere aldaketa behartuta egin beharko du Osasunak. Mario Fernandez eta Nauzet Perez min hartuta daude, eta neguko merkatuan fitxatu duten  Salvatore Sirigu atezainak debuta egingo du.

Sirigu sartu da deialdian, baina neguko merkatuan talde nafarrera iritsi diren beste bi jokalariak etxean utzi ditu Vasiljevicek: Loeren transferra ez da iritsi, eta badirudi Vujadinovic ere ez dagoela jokatzeko puntuan. Bestalde, Oriol Rierak sustoa eman zuen Malagaren aurka, eta osatu zela zirudien arren, entrenatzaile serbiarrak deialditik kanpo utzi du kataluniarra. Hala, honakoa izan daiteke Osasunaren hamaikakoa Anoetan: Sirigu; Berenguer, Tano, Oier, David Garcia, Clerc; Fausto, Causic, R.Torres; Kodro eta Sergio Le

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s