Analisia: Jon Ander De la Hoz

Profezia bat, bi asmo

jon-ander-de-la-hoz

Jon Ander De La Hoz / Getaria 

Lehen begiratuan, Realak eta Osasunak gaur jokatuko duten partidak antza gutxi izango du iragan abuztukoarekin. Sasoia ilusioz hasi zuten bi taldeek martxa ezberdinak hartu dituzte orain artean jokaturiko hogei jardunalditan. Lehen mailara itzuli berritan, igoeraren olatuan poparean jarraitu nahi zuen Osasuna sailkapenaren zuloan dago. Realak, aldiz, alderantzizko joera izan du, eta jardunaldiak igaro ahala hobeto aurkitu da zelaian, sailkapenean bosgarren kokatzeraino.

Alabaina, bi neurketek badute ezaugarri komun bat: azken aldiz elkarren aurka jokatu zutenean emaitza bera eskuratzetik zetozen. Alegia, Real Madrilek hiru gol sartu zizkion Realari Sadarrera joan bezperatan, eta Malagaren aurka bana berdindu zuen Osasunak. Iragan asteburuan bezalaxe. Emaitzen berdinak badu profeziaren traza. Kontua da itzulia errepikatuko balitz, gorritxoak bigarren mailara jaitsiko liratekeela; txuri urdinak Europan lirateke.

Azti ibili beharko dute horretarako. Sailkapenak besterik dioen arren, dagoeneko hiru entrenatzaile izan dituen Osasunaren jokoa hobetu egin da Vasiljevicekin, eta ondo fitxatu du neguan. Zulotik ateratzeko gaia badute –Sirigu atezaina adibide–, baina horretarako edozein talderi egin beharko diote aurre. Lantegi horretan hasteko badute pizgarria: Reala amorratua da hilak berpizten.

Aurtengo Reala, baina, ez da beste urteetakoa bezain hauskorra. Illarramendi eta partidarako zalantza den Zurutuzaren arteko elkarlanak zelai erdian gailentzea ahalbidetu die maiz, aurrealdea eta atzealdea batu eta talde sendoaren itxura emateraino. Gehitu horri atzelarien sasoi ona, Xabi Prietoren bigarren gaztaroa eta William Jose nahiz Juanmiren abilezia, eta horra momentu bikainaren arrazoia.

Osotasun hori antzeman egin da donostiarren jokoan.  Bada gehiagorik: jokaldiak amaitzen hobeto asmatuko balu, oraindik eta emaitza hobeak lortuko lituzke. Iragan hasteko neurketa adibide: partidaren momentu askotan hankapean izan zuen Real Madril –baloi jabetza %43-%57 donostiarrentzat–, baina ez zuen gol aukerarik sortu. Bartzelonak ere birritan galdu du aurten jabetza hori, eta biak txuri urdinen aurka izan dira. Hiru puntuak lortzeko, baina, gola sartu behar da.

Bestalde, kontraerasoa da Relaren gabezietako bat. Aurkariek presioa goian egiten dutenean zailtasunak aurkitzen ditu Realak: atezainarekin jokatzen dute sarri, eta Rullik oinekin ez du asmatzen nahi beste. Hor izango du Osasunak profezia hautsi eta burua putzutik ateratzen hasteko aukera; Realak, baina, hari eutsi eta garaipenarekin Europako bidean jarraitu nahi du.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s