Eskura zutenean egin die ihes

Osasuna 1-1 Malaga| Puntu bakar batekin konformatu behar izan du Osasunak bigarren zati ona egin ostean. Lehenengoan Malaga erabat nagusi izan zen. Gorritxoak aurreratu ziren Causicen bitartez, baina Mariok egindako hutsegite larri batean lortu du Malagak berdinketaren gola. Lehenengo zatian berak egindako penalti bat gelditu du. Hala ere, sailkapenean postu bat gora egin du eta salbazioa zortzi puntutara dago.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

fotonoticia_20170127230534_640

Irabazi gabe jarraitzen du Osasunak. Eibarren aurka lortu zuen denboraldiko garaipen bakarra, eta etxean jada aukera pare bat galdu ditu lehenengo hiru puntuak eskuratzeko. Taldeak hobera egin du Vasiljevicekin, baina lau partidetan hiru puntu baino ez dituzte lortu. Ostiralean, Malagaren kontra etxeko lehenengo partida irabazteko aukera paregabea zuen, eta markagailuan aurretik ere jarri ziren gorritxoak, baina talde onek astero egiten du akats bat edo beste, eta garaipenak ihes egiten dio.

Vasiljevicek zuzendutako lau partidetako kaxkarrena izan zen Malagaren aurkakoa. Hala, Vasiljecivek partida osteko prentsaurrekoan lortutako berdinketa ontzat eman zuen Malagaren aukerak ikusita. Bi taldeek partida kaxkarra jokatu zuten, trabatua, eta zati bakoitzean talde bat nagusitu zen: lehenengo zatia Malagarentzat izan zen, eta bigarrena Osasunarentzat. Puntuari esker, Osasunak azkena izateari utzi dio —Granada da azken Osasunaren puntu berdinekin— eta jaitsiera postuetatik kanpo dagoen Leganes zortzi puntutara dago orain.

Lehenengo zatiko aukera onenak andaluziarrentzat izan ziren. Juankar eta Chory Castroren bitartez abisatu zuten 18.minutuan Mariok penalti inozoa egin aurretik. Alta, Michael Santosek jaurtitako penaltia Mariok  gelditu  eta bere hutsegitea konpontzea lorut zuen. Malagak beste aukera bat izan zuen korner bateko aldaratzean, baina Lusi Hernandezi jaurtiketa erdira joan zitzaion. Osasunak ez zuen eraso jokaldirik antolatu, eta Oriol Riera eta Sergio Leon aurrelariak partidatik at egon ziren. Vasiljevicek erabiltzen duen joko sistemarekin, Clercek eta Berenguerrek min handia egin behar dute hegaletatik, baina Malagaren aurka, lehenengo zatian bederen, ez zuten ondoko marra zapaltzea lortu.

Bigarren zatiaren hastapenetan jokatu zituen Osasunak partidako bere minuturik onenak. Oriol Rierak min hartuta utzi behar izan zuen partida eta bere ordez sartu zen Kenan Kodro. Donostiarra erabakigarria izan bazen ere, are garrantzitsuagoa izan zen Recio kentzea. Izan ere, Gato Romerok bere euskarria desegin zuen eta Camacho euskarri bakar bezela utzi zuen, Pablo Fornals aurrerago ezarrita. Hala, Osasunak zelai erdian nagusitasuna lortu zuen, eta pixkanaka hegaletatik, ezkerretik bereziki, min egiten hasi zen. Pàrtidako gorritxorik onenak sartu zuen Osasunaren gola: area barruan Kenan Kodrok baloia jaso zuen, buru altxatu eta pasea atzera egin zion bakarrik bigarren lerrotik iritsi zen Causic-i. Serbiarrak dotore bidali zuen baloia sareetara. 76.minutua zen.

Partida irabazteko egoera ezinhobean zegoen talde nafarra gola egin eta hiru minutu beranduago, alboko sake batean, Mariok huts egin zuenean; kantabriarrak baloia ukabilez urruntzeko atepetik atera zen baina jauzia egin zuenean Camachok buruz baloia ukitu eta sareetara bidali zuen. Bigarrena egiteko zorian egon zen Malaga pare bat minutu beranduago, baina Charlesen burukada kanpora joan zen. Aurretik, huts eta hutsekoarekin, Charlesek beste aukera on bat ere galdu zuen. Gauzak horrela, 93. minutuan Osasuna partida irabazteko zorian egon zen Clercen burukada bati esker, baina Kamenik bikain erantzun zuen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s