Irabaztera derrigortuta

Bigarren itzulia garaipen batekin hasten saiatuko da gaur Osasuna, Malagaren aurka (Sadar futbol zelaia, 20:45, BeIN). Etxean oraindik ez dute partidarik irabazi gorritxoek, eta bolada gaur bertan eten nahi dute. Espainiako taldea ere dinamika txarrean sartuta dago: jokoan izan diren azken 18 puntuetatik bi baino ez ditu eskuratu.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_22121718img_2289

Vasiljevicen lemapean, Osasunak bere betiko izaera kementsu eta borrokalaria berreskuratu du. Begi bistakoa da Iruñeko taldeak hobera egin duela azken asteetan. Aitzitik, ezin uka sailkapeneko egoerak beltza izaten segitzen duela. Areago, azken emaitzen ondorioz, salbazioa bederatzi puntura urrundu da. Joko onak momentuz ez du esperotako fruiturik eman: gorritxoek bi puntu pilatu dituzte azken hiru lehietan. Hala, xede bakarra izango dute gaur Sadarren Malagaren kontra jokatuko duten neurketan: garaipena lortzea, hain zuzen.

Irabaztera derrigortuta daude nafarrak, huts egin ezkero, salbazioa lekutan geldituko litzaiekeelako. Oraindik posible dute mailari eusteko lehian sartzea, baina horretarako puntuak hirunaka batzen hasi behar dira. Dinamika berriari ekiteko norgehiagoka aproposa dute gaur, behea jota dagoen arerio bat izango baitute aurrean. Bi hilabete daramatza Malagak garaipenik lortu gabe, eta gainera, etxetik kanpo ez du irabazi oraindik. Jaitsiera postuak oraindik urrun ditu -zortzi puntura-, baina bolada ez badu eteten, arazotan sar daiteke.

Edonola ere, akatsa litzateke Osasunaren garaipena ziurtzat ematea. Sadarren oraindik ez du partida bakar bat ere irabazi: hamar partidatan, hiru berdinketa eta zazpi porrot pilatu ditu. Inoiz baino makalago dabiltza nafarrak beren zelaian, eta horrek kezka eragiten du. Gainera, Sadarren jokatutako azken bi partidetan zazpi gol jaso dituzte. Gaurko partidan odolhustea ez badute eteten, oso zail izango dute hiru puntuak patrikaratzea. Era berean, ezin daiteke ahaztu hildakoak berpizten aditua dela Osasuna. Beraz, talde nafarreren garaipena ezin daiteke inola ere emantzat jo.

Gorritxoen hamaikakoari dagokionez, ez dirudi Vasiljevicek iraultzarik egingo duenik. Aldaketa bat derrigorrez egin beharko du, Sevillarern kontra bostgarren txartel horia ikusi baitzuen Fausto Tienzak. Imanol Garcia eta De las Cuevas dira erdilari espainiarra ordezteko hautagai nagusiak. De las Cuevas hamaikakoan sartu ezkero, Causic ariko litzateke euskarri lanetan, eta Herrialde Katalanetakoa Roberto Torresen ondoan kokatuko litzateke. Bestelakoan, badirudi azken asteetako blokea mantenduko duela teknikari serbiarrak.


Balizko hamaikakoak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s