Itxaropena badago

Osasuna-Sevilla (Igandea 12.00, Sadar, Euskalerria Irratia FM98.3)| Jorge Sampaoliren Sevillaren aurka itxiko du Osasunak lehendabiziko itzulia. Andaluziarrek 38 gol egin dituzte lehenengo 18 partidetan, eta Osasunak beste horrenbeste jaso ditu. Vasiljevicekin taldeak hobera egin badu ere, serbiarrak zuzendu dituen hiru partidak berdindu ditu, bi ligan eta beste bat kopan.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

396

Hogei partida falta dira liga amaitzeko, eta Osasunarentzat zaila izango da salbazioa lortzea. Gauzak zail jarri zaizkie gorritxoei, baina oraindik itxaropena badago. Vasiljevic heldu zenetik taldeak nabarmen egin du gora, eta betiko Osasunaren izaera berreskuratu du hiru partidatan. Orain, beste urrats bat ematea dagokio talde nafarrari; Sevillaren aurka hiru puntuak  lortzea.

Sevillaren aurkako partida ez da batere erraza izango Osasunarentzat. Sevilla denboraldi hasierako talde indartsuenetako izaten ari da, eta sailkapenean bigarren postuan dago Real Madridetik gertu. Unai Emery ordezkatu zuen Jorge Sampaoli entrenatzaile argentinarra izugarrizko lana egiten ari da talde andaluziarrarekin, eta Sevillako hiriburuan sinetsita daude Liga lehiatzeko gai izango direla.

Talde bikaina osatu du aurten ere Sevillak. Badirudi Monchik zuzentzen duen kirol zuzendaritzak urtero asmatzen duela egiten dituen fitxaketa bikain eta merkeekin. Hala, aurten ere  taldearentzat erabakigarriak izaten ari diren jokalari paregabeak fitxatu ditu; Vazquez, Nasri, Vietto edo Jovetic. Animoz gainezka iritsiko dira andaluziarrak sadarrera, azken jardunaldian Sanchez Pizjuanen Real Madriden aurkako partida luzapenean irabazi zutelako.  Biharko partidarako badirudi Sampaolik bi hegal luze eta hiru atzelari erabiliko dituela: Sergio Rico; Mariano, Mercado, Pareja, Rami, Escudero; N’Zonzi, Vazquez, Nasri; Ben Yedder eta Jovetic.

Gorritxoei dagokionez, azken hiru partidetan taldeak izan duen hobekuntza puntuetan bihurtzea falta da. Valentziaren aurka Osasunak bere izaera berreskuratu zuen, partida hiru aldiz berdinduz. Eibarren aurka ez zuen golik jaso, eta Granadaren kontra irabaztea merezi izan zuten. David Garciaren baja kontuan hartuta, badirudi Vasiljevicek hamaikakoa argi duela: Mario; Berenguer, Tano, Unai Garcia, Oier, Clerc; Fausto, Causic, R.Torres; Oriol Riera eta Sergio Leon.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s