Garaipenak balio dio soilik

Neurketa erabakigarria jokatuko du gaur Osasunak, Granadaren aurka (Los Carmenes futbol zelaia, 18.:30, BeIN). Irabaziz gero, aurrea hartuko lioke sailkapenean talde espainiarrari. Ligako azken partidan izandako hobekuntzari segida eman nahi diote gorritxoek. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebengoa)

w_900x700_09205829d50_6730

Gaurko partida mugarria izan daiteke Osasunarentzat; onerako, edo txarrerako. Irabazita, azken putz izateari utziko lioke, eta urrats handia emango luke jaitsiera postuetatik ateratzeko bidean. Soilik garaipenak balio dio aitzinerat egiteko. Berdinduta, zuloan sartuta segiko luke, eta galduta, salbazioa lortzeko aukerak nabarmen gutxituko litzaizkioke, kasik desagertzeraino. Beraz, hutserako tarterik ez dauka talde gorritxoak. Aurrean Granada izango du, egoera oso antzekoan dagoen taldea. Azkenaurrekoa da sailkapenean, bederatzi puntu eskasekin; hots, puntu bakarreko tartea dago nafar eta espainiarren artean. Hortaz, gaurko lehia bi taldeentzat da finala.

Gorritxoak suspertu egin ziren Valentziaren aurka, Vasiljevicen debutean, eta Granadaren kontra jarraipena eman nahi diote hobekuntza horri. Erasoan aspaldi erakutsi gabeko grina eta bizitasuna erakutsi zuten, eta gaur ere hala jokatuz gero, aukera franko izango dute hiru puntuak patrikaratzeko. Alabaina, defentsan ahulegi aritu ziren -jasotako hiru golak horren lekuko-, eta horrek kezka puntu bat sortu zuen. Ostegunean kapazak izan ziren atea hutsean uzteko, Eibarren kontra, Kopan, eta nafarrek gaur ere gauza bera egin nahiko lukete. Garbi baitute beren egoeran, lehen gauza atzean sendo aritzea dela.

Hamaikakoari dagokionez, Valentziaren aurka zelairatu zuen ia talde bera zelairatuko du Vasiljevicek. Defentsako erdigunean aldaketa bat eginen du ziur: Ivan Marquez deialditik at utzi du serbiarrak, eta haren lekuan seguruenik David Garcia ariko da. Bestalde, Fausto Tienzak Imanol Garciaren tokia har lezake euskarrian. Eta atepean, azkenean Mario Fernandezek ez du jokatzeko arazorik izango. Espainiarrak minez bukatu zuen osteguneko lehia, baina garaiz osatu da. Zorte txarragoa izan zuen Nauzetek: bi hilabete eman beharko ditu zelaietatik at, Eibarko Nanorekin izaniko talka baten ondorioz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s