Zurrunbiloaren erdian, puntuek dute garrantzia

Osasuna-Valentzia (Astelehena 20.45, Sadar, Euskalerria Irratia FM98.3)| Petar Vasiljevic Osasunako kirol zuzendariak bere estreineko partida zuzenduko du gaur Caparros kargugabetu ostean. Aurkari zuzen bilakatu den eta entrenatzaile berria bilatu ostean “Voro”delegatuaren Valentziaren aurka partida erabakigarria jokatuko dute gorritxoek.

Iñaki Berastegi (@IBerastegi)

Zurrunbiloaren erdian dauden bi taldek hiru puntu garrantzitsu izango dituzte gaur jokoan Sadar futbol zelaian. Batetik, Osasunak Joaquin Caparros kargugabetu zuen aurreko astean eta denboraldira amaierara arte Petar Vasiljevic klubeko kirol zuzendariak entrenatuko du taldea. Bestetik, Valentzian Cesare Prandelli entrenatzaileak eta Garcia Pitarch zuzendariak dimisioa aurkeztu dute. Salvador Gonzalez “Voro” delegatuaren esku dago momentuotan sua itzaltzeko erantzukizuna.

Kopan astindu galantak hartzetik datoz bi taldeak. Osasunak huts eta hiru galdu zuen Sadarren Eibarren aurka. Gorritxoek ahazteko moduko partida jokatu zen eta bigarren zatian Eibarrek martxa bat gehiago sartuta aise utzi zuen erabakita kanporaketa joaneko partidan. Valentzia ere antzera aritu zen Mestallan; bat eta lau irabazi zuen Celtak.

Nahasmen horren barruan aurkari zuzena bilakatu da liga hasiera kaxkarra egin eta jaitsiera postuetatik gertu dabilen Valentzia. Gaurko partidarako hainbat jokalari errekuperatu badituzte ere, Vorok hainbat baja izango ditu hamaikakoa osatzerako orduan. Izan ere, Gaya eta Ezequiel Garay baja izango dira, Abdennour Afrikako kopara joan da eta Cancelo zigortuta dago. Alta, Nani, Mangala eta Aderllan Santos jokatzeko prest dira. Hori kontuan hartuta, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Valentziak: Diego Alves; Montoya, Santos, Mangala, Siqueira; Enzo Perez, Parejo, Mario Suarez; Rodrigo, Nani eta Munir.

Vasiljevicen Osasuna, nolakoa ote?

Goi mailako partida bat zuzentzen duen lehendabiziko aldia izango da Vasiljevicentzat. Astebete  baino gutxiago izan du taldearekin lan egiteko eta badirudi Enrike Martinek erabiltzen zuen bost defentsako sistema berrezarri dezakeela. Sistemaren aldetik bereziki bostekoarekin lan egin badu ere, hamaikakoarein zalantza gehiago daude. Atezaina ez dago argi nor izango den, Oierrek non jokatuko duen ere ez da ziurra eta Oriol Riera hasieratik izango den ere ez dago baieztatzerik. Deialdtik kanpo geratu dira Flañotarrak eta Digard min hartuta, David Garcia ondoezik, Fausto eta Riviere ezin izan dira errekuperatu eta entrenatzailearen erabakiagatik Alamo, Olavide eta Fuentes. Otegui, De Las Cuevas, Jaime eta Buñuel sartu ditu zerrendan.

Hori horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Osasunak gaurko partida garrantzitsurako: Nauzet; Buñuel, Oier, Unai Garcia, Ivan Marquez, Clerc; Causic, Imanol Garcia, R.Torres; Kenan Kodro eta Sergio Leon. Ikusteko dago zer nolako taldea aterako duen gaur Osasunako entrenatzaile berriak eta gorritxoek zein aurpegi emango duten gaur. Granadaren aurka kopan emandako itxura ona zaborretara bota zuten Eibarren aurka gorritxoek.

.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s