Ahazteko moduko partida

Osasuna 0-3 Eibar| Eibarrek ia erabakita utzi zuen kopako final zortzirenetako kanporaketa atzo, Sadarren jokatu zen joaneko partidan. Osasunak partida kaxkarra egin zuen eta gipuzkoarrak aise nagusitu ziren. Lehenengo 30 minutuetan parez pare ibili ostean, Eibarrek talde sendoago baten itxura eman zuen. Aitor Lorea juvenilak debutatu zuen.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

1996240-41920296-640-360Erabakita. Halaxe utzi zuen atzo Eibarrek kopako kanporaketa, eta bide batez beste behin agerian geratu ziren Osasunaren hutsegiteak eta taldea ematen ari den maila apala. Granadaren kontra taldea berpiztu bazen ere, atzo Sadarrera betiko mamuak itzuli ziren: defentsako akatsak, gidaritza falta eta eraso eskasa. Hori bikain aprobetxatu zuen Jose Luis Mendilibarren taldeak eta hegaletatik arazo handiak sortu zizkien gorritxoei.

Hasierako hamaikakoa titularrekin zein aulkian gehiago egoten direnak nahastuz osatu zuen Joaquin Caparrosek, talde lehiakorra atera eta aldi berean Valentziaren aurkako hainbat jokalari gordetzeko asmoarekin. Hala, ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen Utrerako entrenatzaileak: Mario; Buñuel, Tano, Ivan Marquez, Fuentes; Fausto, Imanol Garcia, R.Torres, Oier; Oriol Riera eta Sergio Leon.

Hasi bezain pronto eman zuen lehendabiziko abisua Eibarrek: lehenengo minutua bete gabe zegoela partida osoan buruhauste bilakatu zen Thiago Bebek Buñueli bizkarra hartu, area barrura sartu eta jaurtiketa bortitza egin zuen. Mariok sekulako gelditua egin zuen. Partidaren lehen minutuak erritmo handikoak izan baziren ere, partida pixkanaka moteltzen joan zen partida zakarra bilakatu arte: baloi asko galdu zituzten bi taldeek eta zelai erdiko borroka eta baloi luzeak nagusitu ziren.

Partida nahasturik zegoela lortu zuten lehendabiziko gola armaginek. Lunak ezker hegalean bakar bakarrik jaso zuen baloia eta Aitor Buñuel saiatu bazen ere, atzelariak azpi-azpitik bidali zuen erdiraketa bere gorputza lurrera bota eta oin puntarekin sareetara bidali zuen Nano Mesak. Hortik aurrera Eibar nagusitu zen partidan, eta Osasunak ezer gutxi egin zuen. Saiatu ziren lehendabiziko zatian gorritxoak, baina hegaletatik Oier eta Torresek apenas egin zuten min eta Sergio Leonek ere nekez jaso zuen  baloi onik. Aukera bakarra izan zuen Osasunak lehen zatian, baina Oriol Rierak bakarrik zegoen Sergio Leoni pasea egin beharrean area kanpotik jaurti zuen.

Bigarren zatian hasi bezain pronto bi aldaketa egin zituen Caparrosek: Berenguer eta Causic zelaira, Torres eta Imanol Garciaren ordez. Osasunak, ordea, ez zuen aldaketa handirik nabaritu. Berenguer saiatu zen bigarren zatian, baina bakarka egin behar izan zituen jokaldi guztiak, lehenengo 45 minutuetan Sergio Leonek egin bezala.

Partida berdintzeko aukera Sergio Leonek izan zuen: aurrelari andaluziarra bakar bakarrik geratu zen Yoel atezainaren aurrean, azpitik jaurti zuen baina atezain armaginak erantzun bikaina eman zion. Partida berdintzetik partida erabat galtzera pasatu zen Osasuna, Leonek banakoa huts egin eta hurrengo jokaldian talde gipuzkoarrak bigarrena egin zuelako Beberen bitartez. Partida amaitu bitartean gorritxoek arrisku gutxi eraman zuten Yoel atezainaren aurrera, Eibarrek hegaletatik min asko egin zuen bitartean. Adrian Gonzalezek hirugarrena egin aurretik Aitor Lorea juvenilaren debuta ikusteko aukera izan zuten Sadarrera gerturatu zirenek.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s