Urteko lehen azterketa

Urtea garaipen batekin irekitzen saiatuko da gaur Osasuna, Eibarren aurka, Espainiako Kopako final-zortzirenetako joanekoan (Sadar futbol zelaia, 19:00, BeIN). Emaitza on batek aukera eman diezaioke ligako hurrengo partidari aldarte onez heltzeko. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

1950837-41012234-640-360.jpg

Urte zaharra amaitu zuen gisa berean hasi nahi du urte berria Osasunak; Kopan irabazita, alegia. Talde nafarraren helburu bakarra ligan mailari eustea da, beraz, Kopako txapelketa ez du hil ala biziko. Hori bai, bertan lorturiko emaitzek ligan eragina izan dezakete, batik bat aldarte aldetik. Hala, gaur Eibarri irabazten saiatuko dira gorritxoak, datorren astelehenean Valentziaren kontra jokatuko duten partida erabakigarrira konfiantzaz iristeko.

Final-laurdenetara iristeko aukera izateak ilusioa sortu ohi du, eta Osasunak abagune hori badu. Eibar aurkari nahiko aproposa da, batik bat kontuan izanik denboraldi honetan gorritxoek neurria hartua diotela talde gipuzkoarrari: lehenik 2-3 irabazi zioten Ipuruan, ligako zortzigarren jardunaldian, eta ondoren 4-0 hartu zuten mendean Taxoaren jokatutako lagunartekoan.

Baina denboraldi honetako aurrekariak ez ezik, aurrekari historikoak ere alde ditu Osasunak. Bi aldiz jokatu du Kopan Eibarren aurka, eta bietan gainditu du talde armagina. Lehen aldiz 1981-82 denboraldian egin zuten topo, eta gorritxoek bi neurketak irabazi zituzten, 2-1eko emaitzarekin. Hurrena 2002-03ko sasioan jokatu zuten elkarren aurka, partida bakarreko kanporaketan, eta nafarrek berriz ere kanporatu egin zituzten gipuzkoarrak; kasu honetan, penaltietan.

Hala, gaur beste garaipen bat bilatuko du Osasunak, kanporaketa bere alde jarri, eta itzuliko partidara abantailarekin iristeko. Horretarako, ispilu egokia izan daiteke Granadaren aurka jokaturiko azken partida. Final-zortzirenetara iristeko partida txukuna jokatu beharra zeukan talde nafarrak Sadarren (joanekoan 1-0 galdu zuen), eta hala egin zuen, 2-0 irabazita. Erasoan eraginkor aritu zen, eta defentsan kapaza izan zen atea hutsean uzteko (denboraldi honetan bigarrenez). Gaur ere ezaugarri berberak erakutsiz gero, aukera izan dezake kanporaketari kolpe polit bat emateko.

Bueltan dira Imanol eta Oier

Hamaikakoaz oraindik ez du pistarik eman Joaquin Caparrosek. Garbi dagoena da ezingo dituela Fran Merida, Miguel De las Cuevas eta Jaime Romero zelairatu, min hartuta baitira. Hirurek ere partida txukuna osatu zuten Granadaren kontra, baina gaur harmailetatik jarraitu beharko dute lehia. Bederen, Caparrosek Imanol Garcia eta Oier Sanjurjo eskuragarri izango ditu berriz ere, aste batzuk min hartuta eman ondotik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s