Olentzeroren bisita Sadarren

Osasuna-Granada (2-0)| Garaipen baliotsua lortu du Osasunak urteko azken neurketan. Sasoi honetan estreinakoz, irabazi egin du etxean, eta, horri esker, Kopako final-zortzirenetan sartu da. Gorritxoek partida serioa jokatu dute hasi eta buka, eta arazo gehiegirik gabe hartu dute mendean Granada.

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_21214948img_2081.jpg

Gabonetako oparia atzo jaso zuen Osasunak: 2-0 irabazi zion Granadari Kopako final-hamaseirenetako itzuliko neurketan. Ez da, menturaz, nahiko lukeen oparia, atzoko garaipenak ez baitu eraginik ligako saikapenean; baina baliotsutik badu, bolada txarra eteteko eta, halaber, urte berriari beste begi batzuekin so egiteko balio baitu. Gainera, lehia irabaztearekin batera, kanporaketa gainditu zuen talde nafarrak, beraz, bizirik darrai Kopan.

Lehia hasi aurretik, zaila zirudien gorritxoek txapelketan aurrera egitea; alde batetik, bolada negargarrian zeudelako, eta, bestetik, 1-0 galdu zutelako joaneko partidan. Emaitza horrek gauzak oso txukun egitera beharzten zituen. Bada, aurreikuspen guztien kontra, horixe egin zuten nafarrek: ederki jardun ziren defentsan nahiz erasoan. Atzean azkenaldian baino sendoago aritu ziren -nabarmentzekoa da Aitor Buñuel gazteak osaturiko neurketa-, eta erasoan kapazak izan ziren arriskua eramateko Granadaren areara. Jarrera horrek saria izan zuen lehen zatiaren azken hatsean, Berenguerrek 1-0ekoa egin baitzuen, eta, hala, kanporaketa berdindu.

Aurretik ere gorritxoek izan zituzten abaguneak lehen gola sartzeko, baina Sergio Leonek ez zen ate aurrean fin ibili. Lehenik, berak eragindako penaltia huts egin zuen, eta ondoren ez zuen Granadako atezain Oierren oparia profitatu. Golari bizkarra emanda dabil azkenaldian aurrelari espainiarra, eta igartzen zaio baduela beharra agorraldiari amaiera emateko. Nolanahi, taldeari egiten dion ekarpena ez da soilik goletan neurtzen, atzo ondo asko ikusi zen bezala. Langile aritu zen, behar zenean atzera egin eta baloiak lapurtuz, eta jokoari zentzua ematen lagundu zuen.

Pozik iritsi ziren gorritxoak atsedenera, eta alaitasun horrek gora egin zuen bigarren zatian, Jaime Romerok errenta handitzearekin batera. Baloia eskuin hegalean hartu zuen espainiarrak, eta barrurantz egin ostean, Oier maisuki gainditu zuen jaurtiketa neurtu batekin. Emaitza horrekin, hurrengo kanporaketan ziren nafarrak, baina oraindik ordu erdi luze gelditzen zen. Alabaina, ez zen Granadaren erauntsirik izan. Soilik azken minutuetan egin zuen gora apur bat, baina ez etxeko taldea larritzeko moduan. Osasuna ondo paratu zen soropilean, eta odol hotzez kudeatu zuen errenta. Lana txukun eginda lortu zuten final-zortzirenetarakoko txartela.

Biharko zozketan jakingo du talde nafarrak zein izango den hurrengo aurkaria. Partida ugari pilatuko zaizkio urte hasieran, kanporaketa urtarrileko lehen bi asteetan jokatuko baita. Dena den, horrek ez luke arazo izan beharko gorrientzat, txapelketa hau ordezkoentzat baitu gordea atzokoan Osasunako teknikari bezala estreinako garaipena lortu zuen Joaquin Caparrosek.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s