Aukera, tramite hutsa baino

Osasuna-Granada (Asteazkena 21.00, Sadar, Euskalerria Irratia 98.3FM)| Caparrosek bere lehendabiziko garaipena lortu nahi du, gaur, Granadaren kontra. Kopako final zortzirenetara igarotzea baino gehiago dago gaur jokoan talde nafarrarentzat; norabidea berreskuratu, eta urtarillaren 9an Valentziaren aurka jokatu behar duten partidarako konfiantza lortzea. Joaneko partidan, bat eta huts irabazi zuten andaluziarrek Jon Toralen golari esker. Hortaz, Osasunak partida irabazi egin beharko du sailkapena lortzeko.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

2016113021213710449

Liga burutik kendu gabe jokatuko du gaur Osasunak Granadaren kontra kopako kanporaketa. Taldea Caparros iritsi zenetik sailkapenean hondoratu dela kontuan hartuta, kopako kanporaketa tramite hutsa izatetik taldearen norabidea zuzentzeko aukera izatera igaro da. Kanporaketa gainditzea baino garrantzitsuagoa da partida ona jokatzea eta, bereziki, irabaztea —bi eta bateko markagailuarekin partida irabazi baina kanpoan geldituko litzateke Osasuna—, partidak ez irabaztea zama izugarria bilkatzen ari delako taldearentzat.

Deportivoren aurka jokatutako partidatik, ordea, —Bi eta huts irabazi zuten galiziarrek— gauza asko aldatu beharko dira partida on bat jokatzeko aukerak izan nahi badituzte. Lehenik eta behin, jasotazen ari den gol jarioarekin amaitu beharko dute gorritxoek: bi gol jasotzen ditu Osasunak partida bakoitzeko batez beste aurten. Hortaz aparte, taldeari intetsitate gehiago eskatu behar zaio, bereziki partiden hasiera eta amaiereretan, eta erasora jende gehiago hurbiltzea, Sergio Leonek ezin duelako dena bakarrik egin. Hala ere, emaitzak dira benetan premiazkoak.

Deialdian hamaikakoan ohikoak izaten ari diren jokalariak sartu badira ere, Granadaren aurka hasieratik irtengo direnak Caparrosekin aukera gutxiago izan dituztenak dira. Hala, Buñuelek Caparrosekin lehen minutuak jokatuko ditu. Deportivoren aurka bost defentsarekin hasi ostean, badirudi aukera hori erabat baztertu duela gaurko Caparrosek eta erasora aterako dela taldea. Bada, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Osasunak: Mario; Buñuel, U.Garcia, Tano, Fuentes; Fausto, Fran Merida, Jaime, Olabide; Riviere eta Oriol Riera.

Granadak, bitartean, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake gol bateko abantaila mantentzeko asmoz: Oier; Vezo, Saunier, Lomban, Tabanou; Javi Marquez, Atzili, Uche, Angban, Alberto Buena; eta Ezequiel Ponce. Del Cerro Grandek zuzenduko du neurketa.

Caparros: “Partida ona jokatzen saiatuko gara”

Deportivoren aurka galdu ostean, Utrerako entrenatzaileak onartu zuen emaitzek “kezka” sortzen ziotela, baina taldea “ongi ari zela lanean”. Kopako kanporaketa gainditzea espero du Caparrosek garaipen batekin, eta bere karguak baino taldea, zaleak eta kluba inporta zaizkiola nabarmendu du. Kopakoa izango da 2016an Osasunak jokatuko duen azkeneko neurketa, eta urtarrilaren 9an jokatuko du talde nafarrak ligako hurrengo partida Sadarren, Cesare Prandelliren Valentziaren aurka. Ordura arte, neguko merkatuari begira egongo dira entrenatzailea, zaleak eta klubak Caparrosek onartu baitzuen fitxaketak egingo zituztela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s