Itzalita daude

Deportivo 2-0 Osasuna| Seigarren porrota jarraian pilatu zuen Osasunak Riazorren, atzo. Irudi etsigarria eman zuten gorritxoek, eta partida lehiatzetik urrun ibili ziren. Caparrosek zuzendu dituen partida guztiak galdu ditu talde nafarrak, eta jaitsieratik ateratzea bost puntutara dago.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20161218-636176846502319587_20161218190715-khki-u4127107754470pb-980x554mundodeportivo-web

Riazor futbol zelaiko argiak ez ziren pizten ez ziren bakarrak. Osasunarenak ere itzalita daude, eta Joaquin Caparrosek ez du piztea asmatzen. Ligan sei porrot kateatu ditu Osasunak, Caparrosek zuzendu dituen sei neurketak, eta sailkapenaren azken postuan hondoratu da talde nafarra. Jaitsiera postuetatik ateratzea bost puntutara badago ere, 17. postuan dagoen Valentziak Real Madrilen aurka partida bat atzeratuta dauka. Hala, kopa asteazkenean jokatuko bada ere, sarraskia eten eta norabide berria aurkitzeko, neguko merkatuari begira daude zaleak, zuzendaritza eta taldea.

Caparrosek zituen bajek baldintzatu zuten hamaikakoa; Oier eta Miguel Flaño min hartuta daude, eta Oriol Rierak ezin zuen bere taldearen aurka jokatu kontratuagatik. Hori horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen Caparrosek bosteko defentsaren sistemarekin: Nauzet; Berenguer, Tano, D.Garcia, Marquez, Clerc; Causic, Torres, De Las Cuevas, Merida; eta Sergio Leon.

Sistemak, ordea, gutxi iraun zion Utrerako entrenatzaileari. Izan ere, seigarren minutua bete zela Florin Andonek korner batean buruz baloia sareetara bidali zuen. Hortxe bukatu zen partida gorritxoentzat. Beste behin lehendabiziko minutuetan jaso zuen gola Osasunak eta buelta emateko gaitasunik ez zuen izan. Deportivok aise menderatu zuen Osasuna, eta baloia nahieran jokatu zuen, lehenengo zein bigarren zatian. Hasieratik amaierara jaun eta jabe Gaizka Garitanoren mutilak.

Sistema aldatu behar izan zuen lehen zatian Osasunak baina horrek ere ez zuen lagundu egoera aldatzen. Zelai erdian nagusi zen Deportivo Emre Colak turkiarraren gidaritzapean, eta Ryan Babel eta Carles Gil hegalekoei esker etengabe egiten zuten min. Bitartean, erasoan Sergio Leonek ezer gutxi egin zezakeen atzelarien lauko lerroaren kontra. Partida erabat Deportivoren alde bazegoen ere, Ryan Babelek eman zion festari errematea buruz arratsaldeko bigarren gola sartu ondoren; Carles Gilek eskuineko hegaletik barneraketa egin zuen, eta Ryan Babel atzetik sartu zen – Berenguerrek ez zion jarraitu- eta bakar bakarrik bigarren zutoinean errematatu zuen Gilen erdiraketa bikaina.

Bigarren zatian saiatu zen partida aldatzen Caparros, baina taldeak ez zuen ezer berririk erakutsi. Osasunak ez zuen arriskurik sortu aurkari zuzen batean atearen aurrean, eta Deportivok baloi jabetza bikain aprobetxatu zuen partida lasai mantendu eta markagailuan kontrolatzeko. Rivierek, Berenguerrek eta Sergio Leonek aukera on bat izan zuten baina azken momentuan Leon irristatu egin zen eta jokaldia ezerezean geratu zen.

Urtarrilaren 9an jokatuko du Osasunak ligako hurrengo jardunaldia. Sadarren jokatuko dute partida gorritxoek zulotik gertu dagoen Cesare Prandelliren Valentziaren aurka. Tartean, asteazkenean garrantzirik gabeko kopàko itzuliko partida – joanekoan 1-0 galdu zuten- jokatuko dute Granadaren aurka.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s