Arnasa hartu nahi du

Ligan urteko azken lehia jokatuko du gaur Osasunak, Deportivoren zelaian (18:30, Riazor futbol zelaia, ‘Bein Laliga’). Garaipena lortuta, neguko etenaldira lasaiago joango litzateke talde nafarra, eta harekin batera, Joaquin Caparros. Teknikari espainiarra Osasunaren aulkian denetik, gorritxoek ez dute puntu bakar bat ere lortu

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_10151802nd5_8602.jpg

Esperantzara kondenatuta. Halaxe dago Osasuna, ligako lehen itzulia amaitzear dela. Egoera benetan zailean baitago. Asterik aste porrot ari da egiten, eta dinamika azkar irauli ezean, hondoratzeko arriskuan da. Talde nafarrak Enrique Martin kargutik kendu zuen azaroa hasieran, arazoen iturburua bera zelakoan. Haatik, Joaquin Caparrosen agindupean, gorritxoek behera egin dute, gora egin ordez. Bost partida zuzendu, eta bostak galdu ditu teknikari espainiarrak. Hala, bada, urte amaierara kinka larrian iritsi da Osasuna. Suspertzeko, mugarri bat, emaitza positibo bat behar du, eta hori lortzeko abagune ona du gaur, Deportivoren aurka.

Galiziarrei irabazita, sailkapena beste begi batzuekin ikusiko luke Nafarroako taldeak. Izan ere, Granada atzean utziko luke, Sporting bi puntu eskasera edukiko luke, eta Deportivo bera hirura. Eta, horrekin batera, aldartea nabarmen argituko litzaieke gorritxoei urte berriari begira. Neguko etenaldira iritsi aurretik, gaurkoa da ligako azken partida, beraz, hiru puntuak eskuratuta lasaiago, eta indarberrituta joango lirateke oporretara. Aurreko asteburuan, nafarrak lehiakor aritu ziren Bartzelonaren kontra, eta gaur ere jite berarekin zelairatzen saiatuko dira. Horrekin batera, defentsan sendo aritzea izango da hiru puntuak poltsikoratzeko gako nagusia. Gorritxoak bataz beste bi gol ari dira jasotzen partidako, eta odol-hustea eten ezean, gaur ere jai izango dute puntuak eskuratzeko.

Horrez gain, ezin daiteke ahantzi Deportivok hobera egin duela azken asteetan. Liga hasiera txarra osatu du Gaizka Garitanoren taldeak, emaitza zein jokoz eskasa. Azken bi jardunaldietan, ordea, itxura dezente hobea erakutsi du. Lehenik eta behin, Riazorren astindu ikaragarria eman zion (5-1) Europako postuetan den Realari. Hori gutxi ez, eta hurrengo astean Bernabeun gauzak ikaragarri zail jarri zizkion Real Madrili. Partida irabaztear izan zen, baina merengeek lehia irauli egin zuten hondarreko minutuetan. Horrenbestez, sentsazio on horiei segida eman nahiko diete gaur galiziarrek.

Hiru aldaketa ezinbestean

Osasunaren hamaikakoari dagokionez, Caparrosek hiru aldaketa egingo ditu, hirurak ere behartuta. David Garciak eta Tano Bonninek min hartutako Miguel Flañoren eta Oierren tokia hartuko dute, eta Jaime Romero arituko da kontratuak jokatzea galarazten dion Oriol Rieraren ordez. Beste aldaketarik ez da aurreikusten. Hartara, honako hamaikakoa zelaira lezake Osasunak: Nauzet atepean; lauko defentsa Tano, David Garcia, Marquez eta Clercekin; zelai erdian Torres, Causic, Berenguer eta De las Cuevas; eta aurrelari moduan Jaime Romero eta Sergio Leon.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s