Egutegia ere kontra dute

Osasuna- Bartzelona (Larunbata 13.00, Sadar futbol zelaia, Euskalerria Irratia FM98.3)| Sportingen aurka galdu ostean, azken postura jaitsi da Osasuna. Caparrosek ez du taldea hobetu, eta Utrearako entrenatzaileak zuzendu dituen lau partidak galdu dituzte gorritxoek. Etxean irabazi gabe jarraitzen du talde nafarrak, eta jardunaldi honetan Messi eta Luis Enriqueren Bartzelona izango dute arerio. Neymarrek ezin izango du jokatu.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20161204-636164773054341761_20161204194332-kcsd-992x558lavanguardia-web

Bartzelona, Valentzia eta Sevilla hurrenez hurren.  Egoera larriari buelta emateko arerio zailak ditu hurrengo hiru jardunaldietan, etxean, Osasunak. Eta lehenengo itzulia amaitzeko etxetik kanpo jokatuko dituen bi partidak, gainera, aurkari zuzenen kontrakoak izango dira: Deportivoren eta Granadaren aurka, hain zuzen. Hortaz, gorritxoek egutegia ere kontra dutela esan daiteke, lehenengo itzulia amaitzeko partida guztiek dutelako zailtasun berezia, arrazoi ezberdinengatik.

Lehengo itzulia amaitzeko “Tourmaletari” Iruñera puntuen premiarekin iristen den Bartzelonaren aurka ekingo diote gorritxoek. Izan ere, Lehenengo Mailako liderra den Real Madrid baino sei puntu gutxiago ditu Luis Enriqueren taldeak, eta lehian jarraitu nahi badu ezin du hutsegin, jardunaldi asko geratzen badira ere.

Aste barruan Txapeldunen Ligako partida jokatu bazuten ere (Bartzelona 4-0 Borussia Monchengladbach), kataluniarrak hurrengo faserako sailkatuta zeuden, eta Luis Enriquek aldaketa ugari sartu zituen hamaikakoan. Hori horrela, espero daiteke duen talderik onena zelairatzea Sadarren, behartutako aldaketak egin beharko baditu ere: Neymarrek bosgarren txartel horia ikusi zuen Real Madrilen aurka bana berdindu zuten partidan. Bada, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake Bartzelonak: Ter Stegen, Sergi Roberto, Pique, Mascherano, Jordi Alba, Busquets, Iniesta, Rakitic, Messi, Turan eta Suarez.

Bartzelonak puntu premia baldin badu, gauza bera esan daiteke Osasunaz. Aurreko astean partida oso garrantzitsua galdu zuten Molinonen Gijongo Sportingen aurka (3-1), eta Granadak eta Deportivoren garaipenen ondotik, azken postura jaitsi ziren gorritxoak: jaitsiera postuak ere bost puntutara joan dira, lehenengo itzulia amaitzeko bost jardunaldi falta direnean. Lehian ondo sartu baziren ere, Gijongoek lehenengo zatia amaitzear zela egin zuten lehenengo gola. Gol horretatik aurrera Sporting nagusi izan zen, eta Osasuna erasora joan zela aprobetxatuta, bi kontraeraso sendotan bi gol sartu zituzten asturiarrek. Partidako azken mintuetan ikusi zen Osasunarik onena, dena galduta zeogenean; M.Flañok hiru eta batekoa egin zuen, eta estrategia jokaldi batean Berenguer bigarren egiteko zorian egon zen.

Denbora asko gelditzen den arren, datuak negargarriak dira; jokatu diren 42 puntuetatik 7 baino ez ditu lortu Osasunak (garaipen bakarra EIbarren aurka 2-3), eta nafarren inoizko liga hasierarik txarrena izan da garaipenek hiru puntuko balioa dutenetik. Egoerari buelta ematen hasteko unea da Osasunak geroz eta atzerago geratu nahi badu. Joaquin Caparros Osasunako entrenatzaileak behin eta berriz errepikatu izan du denbora asko dagoela egoerari buelta emateko, baina behin zuloan sartuta asko kostatzen da bertatik irtetea; are gehiago Osasunak aurretik duen egutegia ikusita.

Caparros: “Ez dut berdinketa sinatzen”

Aurkari Bartzelona ahalguztiduna bada ere, Caparrosek argi dauka ezin direla berdinketarekin konformatu egoera ikusita. Horretarako, Utreakoak “baloiarekin nortasuna” izan dezaten eskatu die jokalariei eta defentsan azken jardunaldietan  egin dituzten “akats inozoak” ez errepikatzeko eskatu die.

Sportingen aurka jokatu zuten jokalarien %90ak Bartzelonaren aurka jokatuko dutela adierazi du Caparrosek. Hori horrela, eta zuntz haustura batengatik Imanol Garciak ez zuela jokatu kontuan hartuta, beste aldaketa bat edo bi gehienez egin ditzake Caparrosek. Berenguerrek eta Sergio Leonek aulkitik hasi zuten partida Gijonen eta bietako bat agian aulkian geratu daiteke. Hori horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake bihar Caparrosek Bartzelonaren aurka: Nauzet; Oier, M.Flaño, Marquez, Clerc; Causic, R.Torres, Berenguer, De Las Cuevas; Oriol Riera eta Kenan Kodro.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s