Hondoa jo ondoren, azkenak

Sporting 3-1 Osasuna| Joaquin Caparrosek zuzentzen duen laugarren partidan ere galdu egin du talde nafarrak. Lehenengo zatian parez pare aritu ziren bi taldeak baina bigarrengoan nagusi izan ziren Gijongoak, eta kontraerasoak aprobatxatu zituzten partida erabakitzeko. Porrot honen ostean, Osasuna sailkapeneko azken postura jaitsi da.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20161204202829-clerc

Aurkari zuzenen kontra, kale. Kopan Granadaren aurka huts eta bat galdu zuten, eta atzo Sportingen kontra ere porrota jaso zuen Osasunak (3-1). Joaquin Caparrosek ez du Enrike Martin joan zenetik taldea hobetu, eta astebururo beherago dago talde nafarra. Utrerakoa iritsi zenetik lau partida zuzendu ditu -Hiru ligan eta bakarra kopan- eta laurak galdu ditu Osasunak. Hala, eta Granadak Sevillari irabazi ziola kontuan hartuta, Osasuna azken posturaino jaitsi da.

Atzoko partida final bat zen Caparrosentzat, baina taldeak ez zuen nahikoa egin partida aurrera ateratzeko. Bost fitxaketa deialditik kanpo utzi zituen, eta hamaikakoan ere hainbat ezusteko eman zituen Caparrosek. Sergio Leon eta Berenguer aulkian utzi zituen, eta David Garcia eta Unai Garcia ere ez ziren hamaikakoan sartu. Gauzak horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen Utrerakoak El Molinon futbol zelaian: Nauzet; Oier, M.Flaño, Ivan Marquez, Clerc; Imanol Garcia, Causic, R.Torres, De Las Cuevas; Kenan Kodro eta Oriol Riera.

Parez pare aritu ziren bi taldeak lehenengo zatian. Ez zen partida ikusgarria izaten hari, baina Osasuna gutxienez Sportingen mailan zegoen intentsitate eta joko aldetik. Puntu bat edo zerbait gehiago lortzeko aukerak zeudela ematen zuen partida orekatua izaten ari zelako. Osasunak izan zitun lehenengo zatiko aukera garbienetakoak: Kenan Kodrok, eta bigarrena eta argiena Oriol Rierak izan zuen baina bere jaurtiketa zuzenean kanpora joan zen.

Partidaren oreka 43. minutuan apurtu zen, ordea. Fernando Amorebietaren erdiraketa bat aprobetxatu zuen Carmonak Clerc-i aurrea hartu eta baloia burukada baten bitartez zutoinaren ondora bidali eta lehenengo gola egiteko. Momentu horretatik aurrera Gijongoak izan ziren nagusi eta errenta berehala handitu zuten. Kolpe gogorra izan zen gorritoentzat, eta taldeak asko nabaritu zuen.

Markagailuan atzetik zela, taldea hobetzeko bi aldaketekin asmatu zuen Caparrosek: Kenan Kodro eta Roberto Torres kendu zituen eta Sergio Leon eta Alex Berenguer sartu ziren. Taldeak nabaritu zuen erasoan min gehiago egiten zuela baina atzean ere zulo gehiago utzi zituen. Osasuna berdinketaren bila abiatu zen eta iparra galdu zuen. Sportingek eraso batean Osasunak atzeko lerroa lekutik kanpo harrapatu zuen eta atzera pase bat egin ondoren eskuineko atzealdeko hegala, Douglas, Nauzeten aurrean bakarrik geratu zen. Ez zuen barkatu.

Hirugarrena kontraeraso dotore batean batean egin zuen Sportingek, Carmonak baloia Nauzeten gaineritik loratu eta sareetara bidali ostean. Markagailuan hiru gol atzetik zegoela erakutsi zuen Osasunak bere aurpegirik onena. Gorritxoak erasokor aritu ziren eta Berenguerren hegaleko jokaldi eta erdiraketa dotore batean Miguel Flañok gola egin zuen. Partida amaitzear zela, prestatutako estrategia jokaldi batean, Alex Berenguerrek baloia langara bidali zuen.

42 puntutatik 7 baino ez ditu lortu Osasunak, eta lehenengo itzulia amaitzeko bost partida falta direnean egoera larritzekoa da. Etxeko partidak garrantzitsuak badira ere -Bartzelona, Valentzia eta Sevilla, hurrenez hurren- etxetik kanpokoak are gehiago. Izan ere, Osasunak Deportivo eta Granadaren kontra jokatuko du, aurkari zuzen zuzenak biak ala biak. Hala ere, asteburu honetan Bartzelona jasoko du Osasunak, eta badirudi puntuak ateratzeko partida ez dela batere aproposa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s