Indarberritzeko aukera

Ligako nahigabeak arintzeko abagunea dauka gaur Osasunak, Granadan, Kopako final hamaseirenetako joanekoan (21:00, ‘BeIn’). Joaquin Caparrosek aldaketaz jositako taldea zelairatuko du. Deialditik at gelditu dira Atleticoren aurka hasieratik jardun ziren jokalari gehienak

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebengoa)

w_900x700_27175658img_1986.jpg

Unerik txarrenean ekingo dio Errege Kopako bideari Osasunak. Ligan burua altxatu ezinik dabil, eta halako kasuetan beste txapelketa bat jokatu behar izateak enbarazu besterik ez du egiten. Edonola ere, Kopako partida izateak onetik ere badauka gorritxoentzat. Izan ere, garaipena lortuta aldarte hobearekin helduko liokete ligako hurrengo partidari. Ligako azken sailkatua den Granada izango dute aurkari gaur iluntzean jokatuko den lehian. Biak hala biak alimaleko txakalaldia ari dira igarotzen txapelketa erregularrean, eta gaurko emaitzak eragina izan dezake bien etorkizun laburrean: irabazlea indarberrituta irtengo da, eta galtzailea, aldiz, oraindik zalantza gehiagorekin.

Batik bat ligan minutu gutxi izan dituzten jokalariak zelairatuko ditu gaur Joaquin Caparrosek. Teknikari espainiarrak talde guztia inplikatuta egotea nahi du, eta Kopako partidek horretarako aukera ematen diote. Gaurko partida garrantzi handikoa da Fran Merida, Javi Alamo, Emmanuel Riviere, Aitor Buñuel edota Imanol Garcia bezalako jokalarientzat, entrenatzailearen konfiantza irabazteko abagune paregabea baitute. Sergio Leon eta Miguel De las Cuevasentzat ere azterketa garrantzitsua izango da, orain arte protagonismo handia izanagatik, azken jardunaldian aulkian izan baitziren -aurrelariak ez zuen minutu bakar bat ere jokatu-.

Deialdiak argi eta garbi erakusten du  gutxien jokatu dutenen alde egingo duela apustu gaur Caparrosek. Izan ere, Atletico Madrilen aurka hasieratik aritu ziren jokalarietatik bederatzi Iruñean gelditu dira -Nauzet, Miguel Flaño, Clerc, Oier, Causic, Torres, Berenguer, Oriol eta Kodro-. Gauzak horrela, teknikari gorritxoak berritasunez beteriko hamaikakoa erabiliko du gaur. Atepean Mario ariko da; defentsako lerroan Alamok, David Garciak, Marquezek eta Fuentesek joka dezakete; zelai erdiko lerroa Faustok, Imanol Garciak, Meridak eta De las Cuevasek osatuko dute ziurrenik; eta aurrelari legez aritzeko Riviere eta Leonek dute aukera gehien.

Granada ere ezohikoekin

Osasunaren aurkariari dagokionez, Granadak ere atsedena emango die ligan gehien jokatzen ari direnen. Haztegiko hiru jokalari deitu ditu Lucas Alcarazek, eta etxean utzi hamaikakoetan ohikoak diren bost. Isaac Cuencarekin liskarra izateagatik zigortutako David Barral ere ez du deialdian sartu, berriro ere entrenatzen hasi den arren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s