Lehengo lepotik burua

Osasuna-Atletico (0-3)| Gorritxoek berriz ere kale egin zuten Sadarren. Azken jardunaldian emandako itxura hobetu zuten, baina defentsan egindako akats larriek berriro ere kondenatu egin zituzten. Opariak probestea aski izan zuen Choloren Atleticok hiru puntuak poltsikoratzeko. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_27162000a1.jpg

Enegarrenez, zale gorritxoak burumakur, etsiak jota irten ziren atzo Sadarretik. Izan ere, atzera ere porrot egin zuen Osasunak, itxura bigun eta indargea erakutsita. Talde honek betiko Osasunaren antz gutxi du. Sendotasunik ez du batere, eta kemen eta kuraiaz ez dabil soberan. Egia da atzokoan Butarquen baina hobekiago aritu zela, baina zaila ere ez zen, Leganesen kontra partida guztiz negargarria osatu baitzuen. Zaila zen okerrago jokatzea. Atleticoren aurka itxura hobea erakutsi zuen, batik bat lehen zatian, hainbat minututan estu hartu baitzuen talde espainiarra. Dena den, hobekuntza nahiko lausoa izan zela esan daiteke, gorritxoak berriz ere esku hutsik gelditu baitziren, atzeko lerroaren sendotasun eza medio.

Atletico Madril bolada txarra ari zen igarotzen ligan, azken bi partidak galduta, baina Osasunari inolako arazorik gabe irabazi zion. Erakustaldirik ez zuen eskaini erasoan, baina eraginkortasunaren bidetik lortu zuen garaipena. Betiko izaerari jarraiki, geldikako jokaldiez eta kontraerasoez baliatu zen garaile irteteko. Mundu mailako izarrak ditu Cholo Simeoneren taldeak, eta atzokoan ongi asko ikusi zen oso gutxi behar duela arerioei min egiteko. Osasunak lehiaren lehen ordu erdian ondo, duin eutsi zion talde zurigorriari. Eutsi ez ezik, lehen kolpea ematear ere izan zen, 15. minutuan, penalti puntutik, baina Roberto Torresen asmoa ederki igarri zuen Jan Oblak atezainak.

Ondorengo minutuetan estutzen segitu zuen etxeko taldeak, baloia ondo mugituz. Tarte horretan orain arteko Osasunarik ikusgarriena, erakargarriena ikusi ahal izan zen. Estu ari zen hartzen Atletico, eta hori igartzen zen harmailetan, giroa gori-gori baitzegoen. Alabaina, pozak gutxi iraun zien nafarrei, bi minututan neurketa hankaz gora jarri baitzuen Atleticok. 35. minutuan arratsaldeko lehen gola sartu zuen Godinek, korner jarutiketa bat buruz errematatuta; eta minutu bat geroago, neurketa ia erabakita utzi zuen Kevin Gameirok, kontraeraso bati amaiera bikaina emanda. Osasunak arazo larria dauka defentsan, oso gutxirekin egiten baitizkiote golak arerioek, eta atzo berriz ere kezkatzeko moduko hauskortasuna erakutsi zuen atzeko lerroan. Asterik aste akats berberak ari da errepikatzen defentsan, eta badirudi epe laburrean zail izango duela egoerari konponbidea aurkitzea.

Erreakziorik ez bigarren zatian

Atsedenaren ostean indarberrituta atera zen talde nafarra, gol bat sartu, eta partidan sartzeko intentzioz. Alabaina, minutuek aurrera egin ahala, garbi ikusi zen gorriak ez zirela emaitza iraultzeko gai izango. Baloiaren jabetza bere egin zuten, baina sakontasuna falta izan zitzaien Atleticori arriskua sortzeko. Espainiarrek sendotasun handia erakutsi zuten defentsa lanetan, etxekoei ez baitzieten zirrikiturik utzi. Egoera horretan, neurketaren azken hatsean hirugarrena egin zuen Choloren taldeak. Unai Garciak baloia inozoki galdu, eta Nauzeten aurrean ez zuen barkatu Carrascok. Hala, 0-3koarekin amaitu zen lehia. Halako jipoirik apika ez zuen merezi izan Osasunak, bi taldeen arteko aldea ez baitzen emaitzak iradokitzen duen bezainbestekoa izan. Nolanahi, nafarrek akats larriak egin zituzten berriz ere atzeko lerroan, eta talde handiek opariak ez dituzte alferrik galtzen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s