Nola edo hala, irabazi

Osasuna-Atletico Madrid (Igandea, 16:15 Sadar Futbol zelaia, Euskalerria Irratia 98.3FM)| Joaquin Caparrosi Sadarren zuzenduko duen lehenengo partidarako aurkari gogora egokitu zaio; Cholo Simeoneren Atletico Madrid. Leganesen emandako itxura negargarria aldatu nahi du gorritxoen entrenatzaileak, eta hori lortzeko aldaketak zelairatuko ditu hamaikakoan: Fausto, Fuentes, Alamo eta Merida deialditik kanpo utzi ditu Utrerako entrenatzaileak. Etxean irabazi gabe jarraitzen du talde nafarrak.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20161109-636142940283152588_20161109131613-kaxb-u411882729989ood-980x554mundodeportivo-web

Partida gogorrak jokatu behar ditu Osasunak datorren lau jardunaldietan Sadarren; Atletico Madrid, Bartzelona, Valentzia eta Sevilla, hurrenez hurren. Puntuen premia ikaragarriarekin egingo du Joaquin Caparros Osasunako entrenatzaileak debuta Sadarren, gaur (16.15), Cholo Simeoneren Atletico Madriden aurka. Leganesen denboraldiko partida kaxkarrenetakoa jokatu ondoren, irudia erabat aldatu beharko du talde gorritxoak Atletico Madrilen kontra puntuak lortzeko aukerak izan nahi baditu; jokoa, intentsitea, taldearen irudia goitik behera aldatzea ezinbestekoa izango da. Dena den, puntuak eta etxean lehendabiziko garaipena lortzea direlako garrantzitsuenak, zama astuna baita Sadarren garaipenik eskuratu ez izana eta jaitsiera postuetan jarraitzea. Emaitzak aldet ditu Osasunak, ordea, Sportingek eta Deportivok atzo galdu egin zutelako eta horri esker gaur bertan atera daitekelako Osasuna jaitsiera postuetatik, irabaztea lortuko balu, bederen.

Leganesekoa erabat ahaztu nahi du Caparrosek, eta hori argi utzi du bere deialdiarekin: Merida eta Alamo kanpoan uzteaz gain, Leganesen aurka hasierako hamaikakoan atera ziren Juan Fuentes eta Fausto Tienza ere deialditik at utzi ditu Utrerakoak. Imanol Garcia eta Emmanuel Riviere sartu dira deialdian. Hori ez ezik, badirudi Caparrosek beste jokalari pare bat ere aldatuko dituela. Hala, ondorengo hamaiakakoa zelairatu dezake entrenatzaileak 1-4-4-2ko sistema erabiliz: Nauzet; Tano, M.Flaño, D.Garcia, Clerc; Causic, Oier, R.Torres, Berenguer; Oriol Riera eta Sergio Leon.

Atletico Madrilen denboraldi hasiera ez da espero bezain ona izan. Simeonerenak 6. postuan daude, Real Madrid liderretik 12 puntutara partida bat gutxiagorekin. Ligako azken bi partidak galdu dituzte; Realaren aurka bi eta huts Anoetan, eta Real Madriden aurkako derbia, Vicente Calderonen, huts eta hiru amaitu zen Zinedine Zidanen taldearen alde. Alta, Txapeldunen Ligan jokatu diren partida guztiak irabazi dituen Europako talde bakarra da. Azken neurketan, Calderonen, bi eta huts irabazi zion Eindhovengo PSVri. Denboraldi hasiera bikaina izan ez bada ere, azken urteetako talde bikaina dauka Simeonek, eta bi izar ditu momentu hauetan taldeak: Antoine Griezmann eta sekulako denboraldi hasiera egiten ari den Yannick Ferreira Carrasco. Alabaina, badirudi gaur Carrasco ez dela hasieratik arituko.

Asteazkenean jokatu zutela kontuan hartuta, litekeena da jokalariren bati atsedenaldia ematea Simenonek, eta min hartu zuen Filipe Luisen baja ere izango du. Hori horrela, ondorengo hamaikakoa atera dezake talde Madrildarrak: Oblak; Juanfran, Gimenez, Godin, Lucas; Gabi, Tiago, Correa, Koke; Griezmann eta Gameiro.

Caparros: “Izaera eta bihotza erakutsi behar ditugu”

Joaquin Caparros Osasunako entrenatzaileak esan zuen Osasunarekin egin zuen estreineko partidan “bezain motibatuta” dagoela Atletico Madrilen partidarako.  Atletico Madrilen aurkako partida Leganesen jokatutakoaren “erabat ezberdina” izan beharko duela esan du Uterakoak, eta taldeak “izaera eta bihotza” erakutsi behar dituela. Hori ez ezik, Caparrosek Leganesen taldeari falta izan zitzaion intentsitateaz mintzatu da: “Intentsitatean aurkariaren pare ibili beharko dugu, gutxienez”. Intentsitatea berreskuratzearekin ez da nahikoa izango, ordea, eta Osasunak azken partidan baino joko landuagoa eta defentsan sendotasun gehiago erakutsi beharko du Atletico Madrid bezalako aurkari handi baten kontra aukerarik izan nahi badu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s