Aro berria, akats zaharrak

Leganes 2-0 Osasuna| Itxura tamalgarria emanda galdu zuen atzo talde nafarrak Butarquen. Bosgarren minuturako aurreratu ziren Asier Garitanoren mutilak, eta partidaren jaun eta jabe izan ziren. Intentsitatea hasieratik falta izan zitzaiela aitortu zuen Sergio Leon Osasunako jokalariak. Nauzet Perez atezaina izan zen taldeko jokalari onena, bigarren golean huts egin bazuen ere.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

_fuentes_9ae9f599

Aro berria gaizki hasi du Joaquien Caparrosek. Teknikari aldaketarekin gauzak aldatzea espero zen, baina denboraldiko partidarik kaxkarrenetakoa jokatu zuen atzo Osasunak, Butarquen, Asier Garitanoren Leganesen aurka. Defentsan betiko akatsak egin zituen Osasunak, eta baloia ateratzeko ere zailtasun handiak izan zituzten zelai erdiko jokalariek zein erdiko bi atzelariek. Hori horrela, apenas antolatu ahal izan zuen Osasunak eraso jokaldirik, noraezean eta oso bakarrik ibili zen Sergio Leon aurkitu ezinik.

Hamaikakoari dagokionez, espero zena zelairatu zuen Caparrosek: Nauzet; Tano, U.Garcia, D.Garcia, Fuentes; Fausto, Oier, Torres, De Las Cuevas, Berenguer; eta Sergio Leon. Arerio zuzen baten aurka galdu ostean, Osasunak azken aurreko postuan jarraitzen du zazpi punturekin, eta jaitsiera postuetatik ateratzea hiru puntutara dago.

Hasi bezain pronto okertu zen partida gorritxoentzat. Defentsan trakets aritu zen lauko lerroa, eta etengabe zuloak utzi zituen. Hala, bosgarren minutuan Leganesek markaketa batean egindako huts aprobetxatu zuen lehenengo gola egiteko: erdiraketa baten aldatzearean atzetik bakar bakarrik sartu zen Robert Ibañez eta Nauzet gainditu zuen. Gola egin eta gero, are eta nabariagoa izan zen Leganesen nagusitasuna. Garitanorenak lasai zebiltzan Osasunak erasorik antolatzen ez zuen bitartean, eurek etengabeko aukerak sortzen zituztelako. Alta, Nauzet Perezek eutsi zuen Leganesen jarioa.

Bigarren zatia lehendabizikoa bezain txarra izan zen Osasunaren partetik. Aldaketa mordoa egin zituen Caparrosek; jokalariak aldatzeaz aparte, bizpahiru aldiz aldatu zituen erdilariak postuz. Aldaketek ez zuten funtzionatu, ordea, 56. minutuan Leganesek partidako bigarren gola egin zuelako; Robert Ibañezek baloi luze bat area barruan bikain kontrolatu, eta kontrolarekin Fuentes atzean utzi zuen. Errematatzeko aukera gutxi zituenean jaurti zuen Leganeseko aurrelariak, eta baloia sareetara bidali zuen. Nauzetek zerbait gehiago egin zezakeen.

Partida amaierara arte gauzak ez ziren aldatu. Osasunak denboraldiko partidarik kaxkarrenetako bat jokatzea aprobetxatu zuen Leganesek Butarqeko lehenengo garaipena eskuratzeko. Porrot honen ostean, igandean Cholo Simeoneren Atletico izango du aurkari Osasunak Sadarren. Egutegi gogorra izango du Osasunak aurrerantzean etxean, Atleticoren ondoren Bartzelona, Sevilla eta Valentzia jasoko dituztelako, hurrenez hurren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s