Egiaren tenorea

Teknikari aldaketak hauspotuta, Leganesen aurka hiru puntuak lortzen saiatuko da Osasuna (20:45, Butarque futbol zelaia, ‘Bein Laliga’). Gaur garaipena eskuratzeak urrearen balioa luke gorritxoentzat, aukera emango baitlieke jaitsiera postuetatik irteteko. Hamaikakoan Juan Fuentes eta Tano Bonnin izango dira berritasun nagusiak. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

20161109-636142940283152588_20161109131613-kaXB-U411882729989OOD-980x554@MundoDeportivo-Web.jpg

Iritsi da egiaren ordua. Bi asteko etenaren ostean, entrenatzaile aldaketak on egin diola erakusteko abagunea du gaur Osasunak, Butarquen Leganesen kontra jokatuko duen neurketan. Joaquin Caparrosek hartu du Enrique Martin Monrealen lekua, eta hainbat aldaketa txertatu; besteak beste, marrazki taktikoan eta metodologian. Gauzak horrela, gaur iluntzean ikusiko da aldaketa horiekin guztiekin talde gorritxoak hobera egin duen.

Une ezinhobea litzateke susperraldiari ekiteko, partida erabakigarria baita Leganesen kontra jokatuko dutena. Bi taldeak aurkari zuzenak dira jaitsiera saihesteko lehian, eta, gainera, sailkapenean uneon hiru puntu soileko aldea dago bi taldeen artean. Osasuna jaitsiera postuetan dago, baina gaur irabaziz gero, zulotik aterako litzateke, Sportingi eta Leganesi berari aurrea hartuta. Porrot eginda, aitzitik, egoera oso makurrean geldituko litzateke. Hortaz, huts egiteko tarterik gabe jokatuko du gaur Nafarroako taldeak.

Butarquen puntuak lortzeko, azken jardunaldian Alavesen aurka emandako itxurarekin ez du aski izango. Denboraldi honetan, Enrique Martinen Monrealen gidaritzapean oreka falta izan zaie gorritxoei, eta hain zuzen ere, horixe erakutsi nahiko dute gaur: oreka, egonkortasuna, sendotasuna lerro guztietan. “Futbolaren funtsa dira kolektibitatea eta asoziazioa; beraz, erasoan zein defentsan jokalari guztiak inplikatzea lortu behar dugu. Jokoaren bi alderdien arteko oreka aurkitu behar dugu. Bloke bat izan behar gara”, azaldu zuen atzo Joaquin Caparrosek, garbi utziz zeintzuk diren bere lehentasunak.

Entrenatzaile espainiarrak aitortu zuen jokalariak “oso motibatuta” dakuskiela, eta gaineratu “oso gogotsu” daudela Leganesen kontra jokatzeko, “etenaldia luze egin baita”. Gaur jokatuko duten norgehiagoka “oso garrantzitsua” dela uste du, balizko garaipen baten balioaz jakitun. Dena den, argitu zuen Osasunaren helburu bakarra ez dela puntuak batzea: “Garrantzitsuena sentsazio onak eduki, eta talde bezala haztea da. Beti ere garbi izanda txapelketaren funtsa puntuak batzea dela”.

Aldaketa sisteman

Caparrosekin, atzean geldituko da Martinek ezarritako 5-3-2 sistema. Espainiarrak 4-2-3-1 marrazki taktikoaren alde eginen du apustu, oreka gehiago eduki, eta baloiarekin hobe jokatzen saiatzeko. Jokalari aldetik, dena den, ez da aldaketa handirik espero. Martinek erabilitako azken hamaikakoko jokalari ia guztiak arituko dira gaur. Berritasun nagusiak defentsako hegaletan daude: Juan Fuentes ezker hegalean arituko da, eta Tano Bonnin eskuinean. Dominikarra defentsako erdialdean sentitzen da erosoen, baina ibilbide laburreko hegaleko bezala ere molda daiteke.

Fuentes eta Tanorekin batera, Unai eta David Garcia arituko dira  atzeko lerroan. Euskarria Oierrek eta Faustok osatuko dute, taldeari egonkortasuna emanez. Bi hauen aurretik Torres, De las Cuevas eta Berenguer arituko dira, eta Sergio Leon izango da jokalaririk aurreratuena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s