Motibaziorik ez zaie faltako

Osasuna-Alaves (Larunbata 18.30, Sadar futbol zelaia, Euskalerria Irratia 98.3FM)| Bigarren jardunaldiz jarraian, Osasunak derbia jokatuko du. Athleticen aurka puntu bat lortu eta gero, Sadarren Alavesi irabazi eta etxeko lehendabiziko garaipena lortu nahi dute gorritxoek. Kenan Kodrok eta Fausto Tienzak ordezkatuko dituzte San Mames Barrian min hartu zuten Oriol Riera eta Didier Digard. Deyverson Alaveseko aurrelari erreferentziak ezin izango du jokatu.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

mikel-osasuna-1-jpg_2016031_23919_11

Etxean oraindik irabazi gabe egotea nahiko arrazoi garrantzitsua da bihar Osasunak Sadarren irabazi dezan. Biharko norgehiagoka Alavesen aurkako derbia izatea ere bada beste pisuzko argudioetako bat. Beraz, motibaziorik ez da faltako, bi taldeen partetik. Arabarrek baino premia gehiago dute gorritxoek, ordea, hamar jardunaldi jokatu ostean etxean, Sadarren, irabazi gabe jarraitzen duelako Osasunak. Gotorlekua izateari utzi dio Sadar errekarteko zelaiak. Etxean garaipenik ez, baina etxetik kanpo ere emaitzak ez dira onak: garaipen bakarra, Eibarren aurka.

Denboraldiko laurden bat igaro da jada eta Osasunak zuloan eman ditu egun ia guztiak. Sailkapenari erreparatuz gero, gorritxoak azken aurreko postuan daude 7 punturekin. Talde nafarraren atzetik garaipenik lortu ez duen talde bakarra: Granada, hiru punturekin. Gorritxoen gainetik, jaitsiera postuetan, Sporting dago. Deportivorekin berdintuta daude asturiarrak, bederatzi punturekin. Arabarrak ere ez daude urrun: Pelegrinoren taldea 15. postuan dago 10 punturekin. Hortaz, biharkoa gorritxoek irabazten badute, puntutara berdinduko dute arabarrekin.

Garesti ordaindu zuen San Mames Barrian lortutako puntua Enrike Martin Monrealean taldeak: Didier Digardek lotailua apurtu eta agur esan diolako denboraldia, eta Oriol Rierak orkatila bihurritu zuelako. Eibarren eta Betisen aurka zelairatutako hamaikakoa errepikatu zuen Arrizabalagako entrenatzaileak eta Athleticen aurka puntu baliotsua lortu zuen. Lehenengo zatian aukera ugari huts egin zituzten gorritxoek eta Oriol Rierak sartutako gola berehala berdindu zuen Raul Garciak. Bigarren zatian jaun eta jabe izan zen Athletick baina azkenean markagailua ez zen aldatu.

Deyversonen baja

Lehenengo mailara igotzea lortu zuen taldea erabat aldatu du Alavesek. Jose Bordalasen lekua Mauricio Pelegrinok hartu du. Jokalariei dagokionez, iaztik bost jokalarik baino ez dute jarraitzen taldean. Deyverson, Feddal eta Camarasa utzi ekarri dituzte Levantetik, eta ligako baloi berreskuratzaile onenetako bat den Marcos Llorente ere utzita lortu zuten babazorroek Real Madriletik. Horiei, Amerikako Kopa bikaina egin zuen Daniel Torres kolonbiarra edo Ibai Gomez Athletickeko jokalari ohia gehitu behar zaizkie, besteak beste. Fitxaketa asko egin arren, taldea badirudi azkar egokitu dela eta lehenengo hamar jardunaldietan itxura ona eman dute babazorroek; Camp Noun ere irabazteko gai izan zen. Balentria. Irudi ona bai, baina behar baino puntu gutxiago lortu ditu Alavesek. Real Madrilen aurka 1-4 galtzetik datoz arabarrak, zalaparta handia sortu den partidan, epailearen erabakiak zirela eta kexu agertu zirelako Alaveseko zaleak eta jokalariak. Sadarreko neurketarako Real Madrilen aurka gola sartu eta denboraldi hasieran taldeko aurrelari titularra izan den Deyverson baja izango da. Laguardiak eta Ibai Gomezek min hartuta jarraizten dute. Mauricio Pelegrino eta bigarren entrenatzailea ere ez dira aulkian eseriko, Real Madriden aurka epaileak egotzi zituelako.

Hamaikakoei dagokionez, badirudi Enrike Martinek behartutako bi aldaketak baino ez dituela egingo; Kodro eta Fausto, Riera eta Digardengatik, hurrenez hurren. Hala, ondorengo hamaikakoa atera dezake Osasunak: Nauzet; Oier, D.Garcia, M.Flaño, U.Garcia, Berenguer; Fausto, De Las Cuevas, R.Torres; Kodro eta Sergio Leon. Alavesen aldetik, ondorengo hamaikakoa espero daiteke; Pacheco, Theo, Alexis, Feddal, Femenia; Llorente, Camarasa, Dani Torres; Mendez, Katai eta Christian Santos.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s