Etxean ezin bada, kanpoan beharko

Betisen kontra kolpe gogorra jaso ondotik, berriz ere suspertu beharrean da Osasuna. Gaurkoan San Mamesen arituko da, Athleticen aurka (16:15, San Mames futbol zelaia, ‘Bein Laliga’). Jo handiko arerioa izango du aurrean, beraz, orain arte defentsan izandako gabeziak konpontzera derrigorturik dago; bizkaitarren kontra punturen bat urratu nahi badu, bederen. 

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza (@eagirrebeng)

w_900x700_1722153951.jpg

Sadarren ezohiko ahuldadea ari da erakusten Osasuna. Sasoi honetan bost partida jokatu ditu etxean, eta  bakar bat ere ez du irabazi. Bi berdinketa eta hiru porrotekoa da balantzea; eskasegia, etxeko partidak funtsezkotzat dituen talde batentzat. Egoera horretan, Sadarren jasotako emaitza kaskar horiek etxetik kanpo orekatzea baino ez zaie gelditzen gorritxoei. Denboraldiko lehen garaipena Ipuruan lortu, eta arnasa hartu ostean, iragan astean itxura etsigarria erakutsi zuten Sadarren, Betisen kontra. Hartara, Eibarri irabazi aurreko egoerara itzuli direla esan daiteke. Garaipen premia dute, sailkapenak geroz eta gehiago estutzen baititu. Gaur Athletici irabazteak puntuak eta konfiantza emango lizkieke nafarrei, baina erronkak asko du zailetik; batetik, Athleticek sekulako joa duelako etxean, eta, bestetik, Osasuna oso ahul dabilelako defentsa lanetan.

Gorriek San Mamesen punturen bat urratu nahi ezkero, atzean duten zuloa itxi beharko dute. Golak erruz ari dira jasotzen -partidako bi, bataz beste-; odol-husten ari dira. Athleticek harrapakari sena dauka, eta odola usaintzen duenean ez du barkatzen. Sendoa eta eraginkorra da talde bizkaitarra, eta erraztasunak eman ezkero, ez du errukirik izaten. Hortaz, defentsan berriz ere bigun aritu ezkero, jai izango du Osasunak. Sendotasuna berreskuratzen badu, etxeko taldea estu hartzeko gain izan liteke, erasoan maila txukuna ari baita erakusten. Sergio Leon, Roberto Torres eta enparauak jokoa sortzeko eta, batez ere, golak sartzeko gai izaten ari dira azkenaldian. Baina erasoko joko horri probetxua ateratzeko, lehenengo gauza atzean gauzak ongi egitea da. Osasunak zimenduak sendotzea izan beharko luke lehentasun.

Gorritxoen hamaikakoari errepikatuta, Enrique Martin Monrealek azken bi asteetan erabilitako jokalari berberak zelairatuko ditu. Berenguerrek lekua egin du defentsako ezker hegalean, eta gaur, San Mameseko harmailei bere dohainen berri emateko parada izanen du -Athleticek gaztea fitxatzeko intentzioa erakutsi zuen uda partean-. Berarekin batera, David Garciak, Unai Garciak, Miguel Flañok eta Oierrek osatuko dute atzeko lerroa. Zelai erdian Digard eraiste lanez arduratuko da, eta haren aurretik De las Cuevas eta Roberto Torres arituko dira, gorrien jokoari sormena emanez. Eta aurrelari lanetan, elkarren artean primeran konpontzen diren Oriol Rierak eta Sergio Leonek jardungo dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s