Bigarren garaipena eskuratzeko, hamaikako berbera

Osasuna-Betis (Ostirala 20:45, Sadar futbol zelaia, Euskalerria Irratia 98.3FM)| Eibarren kontra denboraldiko lehendabiziko garaipena lortu ostean, bigarrena jarraian lortu nahi du Osasunak. Irabazi ezkero, Betisen aurretik jarriko litzateke sailkapen nagusian eta momentuz bada ere, jaitsiera postuetatik aterako litzateke.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

662x372c_17234742eibar-osasuna

Eibarren lortutako hiru puntuak poltsikoan ditu Osasunak. Partida hori amaitu da, ordea, eta orain gorritxoek ezin dute Ipuruan lortutako puntuei begira egon. Denboraldiko lehendabiziko partida irabaztean zama astuna kendu dutela argi dago, baina gaur Betisen aurka irabazten ez badute, berriro ere Ipuruako partida aurreko puntura bueltatuko dira nafarrak. Eibarren zama hori kendu ostean gorritxoak ezin dira erlaxatu, Osasuna zelaira erlaxatuta ateratzen denean galdu egiten duelako.

Zortzi jardunaldi igaro direnean, Osasuna zuloan dago. Gorritxoak 19. postuan daude 6 punturekin -garaipen bat eta hiru berdinketa- eta euren atzetik, soilik, entrenatzailez aldatu duen Granada dago; andaluziarra da lehenengo mailan oraindik garaipenik lortu ez duten talde bakarra. Osasunaren gainetik Sporting dago, gorritxoek baino puntu bat gehiagorekin. Jaitsiera postuetatik kanpo, Espanyol 7 punturekin. Gaurko aurkaria, Gustavo Poeyeten Betis, 16. postuan dago 8 punturekin.

Bigarren garaipena jarraian eskuratu nahi du Enrike Martin Monrealek, eta horretarako Eibarren aurka zelairatutako hamaikako berberaren aldeko apustua egingo du Arrizabalagako entrenatzaileak: ongi funtzionatzen duena ez aldatu. Hori horrela, ondorengo hamaikakoa erabiliko du gaur Enrike Martinek azken uneko sorpresarik ez badago: Nauzet; Oier, D.Garcia, M.Flaño, U.Garcia, Berenguer; Digard, R.Torres, De Las Cuevas; Oriol Riera eta Sergio Leon. Edonola ere, hamaikakoa errepikatzearekin ez da aski izango. Ipuruan erakutsitako kemena berriz ere zelaian erakutsi beharko du Osasunak. Hortaz aparte, erasoan jokaldi landuagoak egiten saiatzeko eskatu behar zaio talde nafarrari, Eibarren aurka asko borrokatu zutelako baina joko aldetik partida eskasa izan zelako. Eta lehendabiziko minutuan golik ez jasotzeko ere eskatu behar zaio, partida guztia atzetik aurrera joan nahi ez badu.

Poyet, kritikatua

Osasunak bezala, Betisek ez du denboraldi hasiera ona egin. Aurredenboraldi bikaina egin zuten Gustavo Poyeten jokalariek baina lehendabiziko neurketetan  ez dute aurkitu erregulartasunik, ez jokoan, ez hamaikakoekin ezta emaitzei dagokionez ere. Fitxaketa dotore batzuk egin zituen 2016-2017 denboraldirako talde andaluziarrak: Musonda berriro ekarri zuen, Alex Alegria edo aurreko urtean Sportingen utzita ibili zen Tony Sanabria. Fitxaketetaz aparte, Betisek kalitate handiko jokalariak ditu: Ruben Castro, Joaquin Sanchez edo Dani Ceballos. Hiru lerroetatik ahulena atzealdea izan daiteke eta hala erakusten dute datuek; 18 gol jaso dituzte zortzi partidetan, Osasunak baino bat gehiago. Ahultasun hori aprobetxatu beharko du Osasunako aurrealdeak etekina ateratzeko. Egoera nahasia bizi dute Sevillan, eta entrenatzaile uruguaytarraren aulkia ere kolokan egon daiteke; Pepe Melen izena ere aipatu da azken egunetan.

Beraz, denboraldiko bigarren garaipena jarraian eskuratzeko aukera ona dauka Osasunak gaur, Sadarren. Hori lortu nahi badu, azken asteetan atzealdean izan dituen zuloak itxi beharko ditu, aurrekaldean erakutsi duelako gola egiteko gai dela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s