Zama astuna kendu dute

Eibar 2-3 Osasuna| Talde nafarrak denboraldiko lehendabiziko garaipena lortu du, Ipuruan. Sergio Leonek (2) eta Roberto Torresek sartutako golei esker irabazi du Enrike Martin Monrealen taldeak. Jaitsiera postuetatik kanpo dagoen Espanyolek baino puntu bat gutxiago dute gorritxoek.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

1476737747_802413_1476738047_doscolumnas_normal

Zortzigarren jardunaldira arte itxaron behar izan dute osasunazaleek, benetan, lehenengo mailaz gozatzeko. Ipuruan, eta Jose Luis Mendilibarren Eibarren aurkako euskal derbian lortu baitu Osasunak denboraldiko lehendabiziko garaipena. Kostata, gainera. Dena den, lehenengo garaipena lortzeko pisua gainetik kendu dute gorritxek, eta jada jaitsiera postuetatik ateratzea puntu bakar batera baino ez dute. Nafarrak bizirik daude, eta hori erakutsi zuten futbol gutxi baina borroka asko ikusi zen asteleheneko partidan.

Ustekabe gutxi Enrike Martin Monrealen hamaikakoan. Arrizabalagakoak aurreratu zuen Didier Digardek hasieratik joaktuko zuela eta esandakoa bete zuen. Ez zegoen hain garbi astean zehar min hartuta egon zen Oier Sanjurjok jokatuko zuenik baina azkenean hamaikakoan izan zen estellerrikoa. Hori horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen gorritxoen entrenatzaileak: Nauzet; Oier, M.Flaño, D.Garcia, U.Garcia, Berenguer; Digard, R.Torres, De Las Cuevas; Oriol Riera eta Sergio Leon.

Neurketa hasi bezain pronto okertu zitzaion Osasunari.Gonzalo Escalante erdilari argentinarrak lehendabiziko hogei segunduak bete gabe zirenean sartutako gol dotoreari esker armaginak aurretik jarri zituen markagailuan. Partida gaizki hasi arren, gorritxoek ez zuten etsi eta eibartarrek baino erritmo handiagoa sartu zioten partidari. Osasunak partida kontrolatu nahi zuen, baina baloiaren jabetza mantenzterako orduan akats franko egin zituen. Eibarrek, bitartean, ez zuen arazorik defentsan eutsi eta nafarrek uzten zituzten hutsuneak abiaduraren bidez baliatzeko.

Ekinaren ekinez, ordea, Osasunak markagailuari buelta ematea lortu zuen. Berdinketaren golean, Eibarren defentsa area barruan kateatuta geratu zen eta jokoz kanpokoa hautsi zuen Sergio Leonen mesedetarako: Berenguerrek ezker oinarekin erdiraketa egin zuen eta atzetik sartu zen Leonek buruz Asier Riesgoren ate barrura bidali zuen baloia. Lehenengo zatiaren 30. minutuan egin zuten gorritxoek berdinketaren gola eta minutu pare bat beranduago, beste behin Sergio Leonek, markagailua irauli zuen; Riesgok eta defentsak gaizki ulertu zuten eta Osasunako aurrelariak atezain gipuzkoarraren akatsa baliatu zuen baloia lapurtu eta sareetara bidaltzeko. Alta, Eibarrek lehenengo zati azken minutuan berdindu zuen norghiagoka Sergi Enrichen burukada bati esker.

Euri jasa batean azpian jokatu zen bigarren zatia. Geldikako jokaldietan saiatu zen Roberto Torres berdinketa desegiten baina Oierren erdiraketa bat aprobetxatu zuen gorritxoen arratsaldeko hirugarrena egiteko. Gol dotorea sartu zuen, gainera: erdiraketa errematatu behar zuenean keinua egin, baloia kontrolatu, eta ezkerrarekin bote laburra utzi eta gero jo eta sareetara. Pausu batzuk atzera egin zituen Osasunak eta Eibarrek gorputzean beldurra sartu zien gorritxoei. Areara etengabe iristen ziren gipuzkoarrak baina defentsak ongi eutsi ahal izan zion.

Lehendabiziko garaipena Osasunarentzat eta Betisen aurka etzi (Ostirala 20.45, Sadar, Euskalerria Irratia 98.3FM) joaktuko duten prestatzeko lasaiatasuna lortu du sektore batekin oso kritiko azaldu zen Enrike Martin Monreal entrenatzaileak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s