Etenaldiaren aurretik, lehenengo garaipena eskuratu nahi du Osasunak

Osasuna-Las Palmas (Larunbata 18.30, Sadar. Euskalerria Irratia 98.3FM)|Sei jardunaldi jokatu ostean, gorritxoek ez dute lehendabiziko garaipena lortu; bi berdinketa eta lau porrot. Denboraldi hasierako talde errebelazioetako bat izaten ari den Las Palmasen kontra jokatuko dute gaur Enrike Martin Monrealen Sadarren.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

osasuna-21osasuna2_24914_11

Denboraldi hasiera ez da espero bezain ona izan Osasunarentzat. Enrike Martin Monreal entrenatzaileak “gozatu” egin behar dutela behin eta berriz errepikatu du, baina zaleak eta jokalariak gutxi ariko dira gozatzen lehenengo sei jardunaldiak igaro ostean talde nafarrak bi puntu baino ez dituela lortu kontuan hartuta. Azken bi partidak galdu ostean, defentsa da zalantza gehien sortzen ari den lerroa. Sasoi hasierako lehendabiziko partidetan defentsa sendo eta irmo aritu zen, erason kamuts ibili ziren bitartean. Orain, ordea, kontrakoa gertatzen da; erasoan min egiten ari da Osasuna baina atzealdean opari gehiegi egiten ditu.

Quique Setienen Las Palmasekin lehiatu beharko dituzte gorritxoek zazpigarren jardunaldiko puntuak. Sasoi hasieran sorpresa eman duen taldeetako bat da Kanariar Uharteetakoa. Joko dotorea egin ez ezik, emaitza politak ere lortu ditu. Kasurako, bosgarren jardunaldian bi eta bi egin zuten Real Madrilen kontra Gran Canaria futbol zelaian. Lerro bakoitzean jokalari bikainak dituen taldea da. Esate baterako, atzealdeko lerroan Mauricio Lemos eta zelai erdian Roque Mesa eta Jonathan Viera. Dena den, Viera min hartuta dago eta Sergio Araujo aurrelaria deialdian sartu duten arren, kirolaz haratagoko arazoak direla eta, ez da hamaikakoan egongo. Taldeko izar nagusia eta mediatikoki ere ezagunena AC Milanen ibilitako Kevin Prince Boateng da. Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da aurrelari postuan eta atzelari gorritxoek gertutik zaindu beharko duten jokalaria da Ghanakoa.

Hamaikakoan aldaketak, beste behin

Badirudi Enrike Martinek ez duela bere hamaikakoa bilatzen lehenengo sei jardunaldietan. Jokalari aldaketa asko egin ditu jardunalditik jardunaldira, eta dagoeneko lau sistema ezberdinekin ere jokatu du Osasunak. Aurreikuspenak egitea zaila den arren, ondorengo hamaikakoa zelairatu dezake gaur Osasunak: Nauzet; Oier, Tano, M.Flaño, D.Garcia, Berenguer; Fausto, Otegui, Torres; Olavide eta Sergio Leon.

Osasuna izatera itzuli behar dutela dio Enrike Martin Monrealek: ” Lehenengo mailara ekarri gintuen eta orain galdu dugun esentzia berreskuratu behar dugu”. Hortaz aparte, Arrizabalagako entrenatzailea kargugabetze posible batez ere mintzatu da, eta esan du ez dagoela horrekin “kezkatuta”. Galtzeagatik hasarre dagoela adierazi zuen Enrike Martinek, eta partida irabazteko gogo ikaragarriak dituela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s