Egokitze prozesuak luzeegi dirau

Vila-real 3-1 Osasuna| Lehenengo zatian galdu zituzten gorritxoek puntuak lortzeko ia aukera guztiak. Patok bosgarren minutuan egin zuen etxekoen lehenengo gola, eta atsedenaldira partida hiru eta batekoarekin iritsi zen. Bigarren zatian gorritxoak hobeto aritu ziren, baina ez zuten partida iraultzeko aukerarik izan. Jokoan egon diren hemezortzi puntuetatik bi baino ez ditu eskuratu talde nafarrak.

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

20160925210333-celebracion-torres-oier

Nahi izatearekin ez da aski, eta Osasunak hori baieztatu zuen atzo Vila-realen aurka Madrigal futbol zelaian jokatu zuen partidan. Garaipenaren bila atera ziren gorritxoak, baina etxeko taldea jaun eta jabe izan zen. Partida hasi eta berehala aurreratu ziren Fran Escribaren mutilak, eta Roberto Torresek lehenengo zatia amaitzear zela penalti puntutik gola egon bazuen ere, ordurako hirgu eginak zituen Vila-realek. Zelai erdiko defentsa lanetan galduta eta atzean hauskor.

Espanyolen kontra bezalexe, Enrique Martin Monreal Osasunaren entrenatzailearen hamaikakoak zer esana eman zuen. Batetik, aste bakar batean hiru sistema ezberdin erabili dituelako: 1-5-3-2 Celtaren aurka, Espanyolen aurka 1-4-1-4-1 sistema eta amaitzeko atzoko neurketan 1-4-4-2. Hori ez ezik, Emmanuel Riviere hasierako hamaikakoan ikusteak ere harridura sortu zuen, are gehiago kontuan hartuta ostegu nean ez zela deialdian sartu er egin. Gauzak horrela, ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen Osasunak: Mario; Tano, D.Garcia, M.Flaño, Fuentes; R.Torres, Oier, Merida, Clerc; Riviere eta Sergio Leon.

Hasi bezain pronto erabat okertu zitzaizkion gauzak Osasunari. Bosgarren minuturako Vila-Realek ezker hegalean zuloa topatu zuen eta Samu Castillejoren erdiraketa Patok sareeetara bidali zuen. Suspertu egin zen Osasuna kolpea jasota eta Vila-realen arear iritsi zen pare bat aldiz. Alabaina, arrisku jokaldiak erruz sortu zituzten gorritxoek. Markagailuko abantailarekin eroso zegoen Vila-real eta baloiaren jabetza berea egin zuen, betiere Osasunaren zelaian.

Zelai erdian nagusi ziren etxekoak eta aise, zailtasunik gabe, mantentzen zuten baloiaren jabetza. Gorritxoen zelai erdiko bikoteak, Meridak eta Torresek osatutakoak, ez zuen eraiste lan ona egin. Hori horrela, neurketa eskuin hegalean hasi zuen Oir Torresen alboan jarri zuen Enrike Martinek eta Merida eskuin hegalera lekualdatu zuen. Aldaketak aldaketa, zelai erdian nagusitasuna sortu eta hegaletatik min egiten jarraitzen zuen Escribaren taldeak. Lehenengo golean bezala, bigarrena ere Fuentesen hezker hegaletik iritsi zen: Osasunako atzelariari aurrea hartu eta Patoren erdiraketa orpoz urrundu behar izan zuen Miguel Flañok. Baloia Roberto Sorianok hartu zuen eta Mario lurrera bota zuen. Penaltia Brunok sartu zuen. 24. minuturako bi eta huts.

Osasuna nahi eta ezinean zebilen. Erasoan txukun ari zen bakarra Sergio Leon zen, Clerc bere parekoa ez zuelako gainditzen eta Riviere ere ez zelako asmatzen ari. Fran Merida hegalean zegoen arren,  euskarriari so zegoen. Sansone 40. minutuan batu zen festara. Sassuoloko aurrelari ohiak arratsaldeko hirugarrena. Partida erabakita zegoen. Hala ere, Sergio Leonek esperantza puntu bat eman zion zale gorritxoari. Ezker hegaleko marran hasi zuen jokaldi paregabea, bi jokalariri izkin egin eta area barruan sartu zen eta bertan Alvarok zangotrabatu zuen. Torresek ez zuen hutsik egin.

Aldaketek hobetu zuten

Bigarren zatian beste aurpegi bat eman zuen Osasunak. Lehenengo zatian penaltia egin eta hankekin trakets aritu zen Mario Fernandezek partida utzi behar izan zuen atsedenaldian eta bere ordez harrobiko 18 urteko Alvaro Fernandezek debutatu zuen. Osasunarekin jokatu duen atezain gazteena da. Berarekin batera Jaime Romero zelairatu zuen Enrike Martinek eta 54. minuturako Olavide ere sartu zuen. Mariok, Clercek eta Meridak utzi zuten zelaia, hurrenez hurren.

Sergio Leon izan zen bigarren zati aukera nabarmenena izan zuen jokalaria. Olavidek pase bikaina eman zion eta aurrelaria jaurtiketa ona egin bazuen ere Sergio Asenjok erantzun ona eman zion. Jaime Romero izan zen gehien saiatu zenetako bat, baina kosta egin zitzaion taldeari abagune garbiak sortzea. Vila-real eroso aritu zen eta azken minutuetan egin zuen presio bikainari esker, beste golen bat egiteko aukera ere izan zuen. Sei jardunaldi jokatu dira dagoeneko eta Osasunak oraindik ez du garaipenik lortu: 18 puntutatik bi baino ez. Las Palmasen kontra irabaztea komeni, ondoren selekzioen deialdiak direla eta atsedena izango dutelako lehen mailako taldeek. Atseden horretara lasaitasunarekin iristea komeni.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Mario (Alvaro 45.min); Tano, David G, M.Flaño, Fuentes; Merida (Olavide 54.min), R.Torres, Clerc (Jaime 45.min), Oier; Riviere eta Sergio Leon.

Vila-real: Asenjo; Gaspar, V.Ruiz, Alvaro, Costa; Castillejo, Trigueros, Bruno Soriano, Roberto Soriano (Txerisev 73.min); Pato (Dos Santos 63.min) eta Sansone (Santos Borre 78.min).

Golak: 1-0 Pato(5.min). 2-0 Bruno (24.min). 3-0 Sansone (40.min). 3-1 Roberto Torres (45.min).

Epailea: Ocon Arraiz. Txartelak Osasunako Mario eta Olavideri.

Bestelakoak: 18.319 ikusle Madrigalen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s